2021/6/8
Getxoarteko Egoitza Beka hautatzeko prozesua amaitu ondoren, Kultur Etxeak proiektu irabazlea aukeratu du aurkeztutako 23 proposamenen artean. Horietatik 9 bertako artistenak ziren, 12 Bizkaiko beste herri batzuetakoak eta beste bi Estatuko gainerako herrietakoak.
Izaro Ieregi (Algorta, 1987) artista getxotarra izan da adjudikazioduna. Egoitza 5.000 eurokoa izango da, bost hilabetez, ekainetik urrira, eta bertan «Mugurdiak lugorrian» proiektua garatuko du. Film grabaketaren bitartez gauzatuko da hori, tailer modura bost saiotan zehar eginio dena, eta sortzaileak gure gorputzetan egungo osasun-egoerak sortutako eraginkak aztertuko ditu.
Mugurdiak Lugorrian egitarauaren inguruko informazioa
Saio-tailerretarako IZEN-EMATEAK:
Saioetan parte hartzeko interesa dutenek mezu elektronikoa bidali behar dute getxoarte@getxo.eus helbidera uztailaren 10ª baino lehen, eta gehienez ere orrialde bateko motibazio eskutitza erantsi behar dute. Hautaketa Izaro Ieregiren esku egongo da, eta partaideen interesak eta motibazioa hartuko ditu kontuan.