Berriak

Haur eta gazteentzako tailerrak

2021/04/09

Getxoarte 2021k nauturari lotutako haur eta gazteentzako tailerrak eskainiko ditu bertoko artisten eskutik

Lau larunbatetan izango dira, aire zabaleko gunetan eta Romo Kultur Etxean

Apiriletik maiatzera, Getxoarte 2021eko Bitartekaritza eta Egoitza Programaren barruan, asteburuko lau tailer egingo dira, bertako artisten eskutik, haur eta gazteen artean sormena suspertzeko helburuarekin. Guztiak doakoak dira indarrean dauden osasun-neurri guztiak beteta egingo dira, edukiera mugatua barne. Hori dela eta, lau plaza tailerreko izango dira eta getxotarrek bakarrik eman ahal izango dute izena (getxoarte@getxo.eus epostaren bitartez).

Ekimen hori apirilaren 17an, larunbata, abiatuko da Merce Zuluetaren eskutik, naturan eginiko arte tailerrarekin. 7 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta 12: 00etatik 13: 30era izango da Arrigunaga hondartzaren inguruan. Tailer honen bitartez haurren eta naturaren arteko interakzioa bilatu nahi du artistak.

Hurrengo astean, apirilaren 24an, Mertxe Perizek "Paisaia izan" haurrentzako tailerra zuzenduko du, 12: 00etatik 13: 30era, Romo Kultur Etxean. Paper gainean tamaina handiko pintura bat sortzeko prozesua egingo da, txantiloi gisa elementu naturalak erabiliz: harriak, adarrak, hostoak...

Bestalde, maiatzaren 8an, Marta Iraurgik "Argazki ibilbideak" irteera gidatuko du, 13 eta 18 urte bitarteko gazteentzat. Ekitaldia Algortan izango da, 11:00etatik 13:30era (Arrigunaga hondartzako sarreran izango da topagunea). Horren helburua da argazkilari gazteei bertako paisaiara hurbiltzeko eta xehetasun berriak ezagutzeko aukera ematea.

Azkenik, zikloa maiatzaren 15ean amaituko da "Pintura-paisaia-argazkia" tailerrarekin, Mikel Erkiagaren eskutik. Romo Kultur Etxean egingo da 12:00etatik 13:30era eta 13 eta 18 urte bitarteko gazteei ere zuzenduta dago. Margolariak argazki-begiradaren bidez pinturan murgiltzea proposatzen du, Marta Iraurgirekin egindako irteeran jasotako argazkiak eta parte-hartzaileen argazkiak oinarri hartuta, Getxoko ingurune naturala pinturan islatzeko.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +