Tarifak
Abonamendu-tarifak
Abonamenduaren alta izapidetuta, Getxo Kirolak-ek txartel elektroniko identifikatzailea eman diezaieke (abonamendu-txartela) erabiltzaileei. Instalazioetara sartzeko, txartela aurrez baliozkotu behar da Gobelako instalazioen sarreran eta Fadurako hall-ean eta pilotalekuetan aurkitzen diren makinetan.
Urteko abonamendu-kuotak
Ondorengo taulan, dauden kuota ezberdinak deskribatzen dira, familiakoak eta banakoak, udalerrian erroldatutako eta erroldatu gabeko pertsonek urtean ordaintzeko.
URTEKO ORDAINKETA | ERROLDATUTAKO PERTSONAK | ERROLDATU GABEKO PERTSONAK |
---|---|---|
FAIMILA KUOTAK |
||
Familia kuota | 181,20 € | 343,50 € |
Familia kuota indibiduala** | 132,45 € | 249,75 € |
Familia kuota, 65 urtetik gorakoentzako | 59,85 € | 343,50 € |
0 urtetik 6 urtera arteko seme-alaba bakoitzeko | 1,20 € | 2,40 € |
7 urtetik 12 urtera arteko seme-alaba bakoitzeko | 5,10 € | 10,05 € |
13 urtetik 17 urtera arteko seme-alaba bakoitzeko | 9,45 € | 18,00 € |
18 urtetik 21 urtera arteko seme-alaba bakoitzeko | 28,65 € | 58,05 € |
22 urtetik 25 urtera arteko seme-alaba bakoitzeko | 48,60 € | 91,20 € |
KUOTA INDIBIDUALAK | ||
Indibiduala**** | 118,65 € | 221,70 € |
Indibiduala, 26 urtetik beherakoentzako | 71,25 € | 133,05 € |
Indibiduala, 65 urtetik gorakoentzako | 31,20 € | 221,70 € |
Txartela bikoiztea | 4€ | |
Ikastaroko parte-hartzaileari laguntzeko pasea**** | DOAN |
* Ez dira ontzat emango urteko urtarrilaren 31etik eskatzen diren bajak.
** Taulan Familia kuota indibiduala izeneko tasa ezartzen zaie kide bakarreko familia buruei.
*** Indibiduala izeneko tasa ezartzen zaie 26 urtetik gorako pertsonei.
**** Ikastaroetan parte hartzen duten 10 urtera arteko neska-mutilei laguntzeko pasea; baliagarria izan- go da bakarrik neska-mutilak instalazioetara sartzen eta instalazioetatik ateratzen laguntzeko, honako tarte honetan: jarduera hasi baino 30 minutu lehenago eta jarduera amaitu eta 30 minutu beranduago.
Hobariak
Taula honetan adierazitakoak baino urteko sarrera gordin txikiagoak edo berdinak dituzten pertsonek eta hobari partziala izan dezakete urteko kuotan, dagokion eskaera eginda. Hobari horiek urtebetekoak dira, eta berritu egin beharko dira eskaeraren edo berritzearen ondorengo hilabete bateko epean.
Urteko abonamendu-kuotak *
Ondorengo taulan, dauden kuota ezberdinak deskribatzen dira, familiakoak eta banakoak, udalerrian erroldatutako eta erroldatu gabeko pertsonek urtean ordaintzeko. Taula honetan adierazitakoak baino urteko sarrera gordin txikiagoak edo berdinak dituzten pertsonek hobari partziala izan dezakete urteko kuotan, dagokion eskaera eginda. Hobari horiek urtebetekoak dira, eta eskatzeko bi aukera daude: alta berriak izanez gero, ondorengo hamabost egunetako epean; eta urteko abonamendua berritzeko, urriaren 1etik azaroaren 30era arte. Familia ugarientzako ere hobariak daude.
Lauhileko bat edo bi ordaintzea
Halaber, alta eman daiteke urteko edozein unetan. Horrela, alta lehen lauhilekoan eskatzen bada, prezioa urteko kuotaren bera izango da; eskaera bigarren lauhilekoan egiten bada, %20ko deskontua aplikatuko da; eta eskaera hirugarren lauhilekoan izapidetzen bada, %60ko deskontua izango du urteko abonamenduaren prezioan.
Instalazioetara tarteka sartzea
Eguneko sarrera
Abonamendu-txartela ez duten pertsonek ere Getxo Kirolak-en instalazioetara sartzeko aukera izango dute. Horretarako, eguneko banako sarrera erosi beharko dute.
Sarrera horrekin instalazioak erreserba daitezke erositako egun berean, baina, horretarako, erreserbari dagokion tasa ere ordaindu beharko da.
Sarrera bakoitza 3€ kostatzen da, eta Fadurako hall-ean eta pilotalekuetan eta Gobelako hall-ean dauden makinetan eskura daiteke. Era berean, Fadurako eta Gobelako Kiroldegietako leihatiletan ere eskura daitezke sarrerak.
Igerilekuak erabiltzeko bonu esklusiboak
BAINO KOPURUA | ZENBAKTEKOA |
---|---|
30 bainu (instalaziora sarrera barne)) | 90,00 € |
10 bainu (instalaziora sarrera barne) | 35,00 € |
Bainu 1 (instalaziora sarrera barne) | 4,00 € |
Haizeagatik (ostirala 22) eta Arriskua: Nabigazioagatik (ostirala 22 eta larunbata 23)