Tarifak eta izapideak
Getxo Kirolak-ek eskaintzen dituen zerbitzuetara ohiko moduan sar daiteke, abonamendu-txartelaren bitartez, eta noizean behin, eguneko sarrerekin.
Abonamendu-txartelak honako aukera hauek eskaintzen ditu: kirol-ikastaroetan izena ematea, erreserba daitezkeen instalazio guztiak alokatzea (tenis, padel, pilotalekua, estalitako kirol-kantxak eta Fadurako kanpoko areto-futboleko zelaia) eta Faduran eta Gobelan erabilera libreko instalazio guztiak erabili ahal izatea: igerilekuak, berdeguneak, eremu sozialak, ikasgelak, belodromoa, atletismo-pista eta kanpoko kirol-kantxak.
Halaber, kirol-instalazioak erabil daitezke abonamendu-txartela izan gabe. Kasu horretan, eguneko sarrera bat erosi beharko da edo igerilekuetara sartzeko bonu esklusiboak erabiliko dira.