Ostalaritza zerbitzua
Fadura
Fadurako ostalaritza-zerbitzuan kafetegia eta jatetxea daude. Kafetegian ondorengoak eskaintzen dira: gosari bereziak, pintxoak, ogitartekoak, entsaladak eta menuko zenbait plater azkar eta era osasungarrian jan nahi duten pertsonentzat. Horrez gain, jatetxean, astelehenetik ostiralera, eguneko menuak ematen dituzte (janari osasuntsua eta kirolarientzako janaria barne); jatetxeak 80 lagunentzako lekua du. Asteburuetan eta aurrez eskatuta, hitzartutako menuak eta jatorduak egin daitezke.
Udako hilabeteetan, Fadurako jatetxea igerilekuko kafetegiaz ere arduratzen da; bertara soilik kiroldegiko erabiltzaileak sartzen dira.
Ordutegiak eta harremana
Astelehenetik igandera: 8:30etik 21:00etara. 94 656 97 55 / restaurantefadura@ateri.net www.restaurantefadura.com
Gobela
Gobelako kiroldegian ere badago kafetegi-zerbitzua, eta bertan gosari bereziak, pintxoak eta ogitartekoak eskaintzen dira. Jangelak 70 lagunentzako lekua du, eta eguneko menua ematen dute; asteburuetan, aldiz, menu berezia.
Ordutegiak eta harremana
Astelehenetik igandera: 8:00etatik 22:00etara. 94 602 09 55.