2026/4/7
Getxo Kirolak-ek 1.620 plaza eskaintzen ditu uztailean eta abuztuan Fadurako eta Gobelako kiroldegietan antolatuko diren udako ikastaroetan. Programazioaren ardatza haurrei eta gazteei zuzendutako jarduerak dira, baina helduentzako eta 60 urtetik gorakoentzako ikastaroak ere eskaintzen ditu. Helduentzako eskaintzaren kasuan, asko eskatzen den modalitate batekin indartu da: entrenamendu funtzionala.
Ikastaro hauetan izena emateko beharrezkoa da abonu txartela izatea, eta aurreinskripzioa maiatzaren 6ra arte egin daiteke Getxo Kirolak-en webgunearen bidez edo, aurrez aurre, Fadurako edo Gobelako jendearen arretarako bulegoetan. Plazen zozketa eta behin betiko esleipena maiatzaren 8an egingo da.
Eskaintzaren barruan, 4 eta 14 urte bitarteko haurrentzako haur eta kirol anitzeko ikastaroak nabarmentzen dira, astelehenetik ostiralera goizez 5 ordukoak. Horietan, jardueren ordutegia baino ordu erdi lehenagoko eta ondorengo zaintza zerbitzua egongo da, eta egunero ingelesez ordubete emango da. Gainera, Grand Slameko ikastaroak izango dira, tenisa, padela eta uretako jarduerak praktikatzeko, 8 eta 16 urte bitarteko adingabeentzat; eta igeriketa-eskolak 4 eta 17 urte bitarteko adingabeentzat, besteak beste.
Getxo Kirolak-ek udako kirol eskaintza osoa jasotzen duen liburuxka argitaratu du. Fadura eta Gobelaren bulegoetan jaso daiteke eta Getxoko kirol erakundearen webgunean deskargatu.