2024/4/11
Getxo Kirolak-ek eta kirol-klubek Aste Santuan antolatu zituzten kirol eta jarduera fisikoko jardueretan 1.214 pertsonak parte hartu zuten.
Jarduera anitzeko eskolen kasuan, Getxo Kirolak-eko ikastaroetan izena eman duten helduei zuzenduta, 296 pertsonak hartu zuten parte. Eta kirol-klubek antolatzen dituzten campusei dagokienez, haur eta gazteentzako aisialdi eta jarduera fisiko osasungarriaren alternatiba gisa, 918 izan ziren.
Bi ekimen horiek oporraldietan finkatzen dira getxotarrek urte osoan kirola egiten jarraitu ahal izan dezaten.