2025/9/3
Getxo Kirolak-ek kirola egiteko doako orientazio-zerbitzua eskaintzen du herritar guztientzat. Ekimen hori dela-eta, interesatuek bilera eskatu ahal izango dute Getxo Kirolak-eko teknikari espezializatuekin, eta horiek haien premia pertsonaletara ondoen egokitzen diren jarduerei buruzko gomendioak eta informazioa emango diete.
Lehen fasean, Getxo Kirolak-ek bultzatzen dituen ikastaro eta jardueren inguruko informazioa nahiz udalerriko klubek eta elkarteek sustatzen dutenari buruzkoa emango du zerbitzuak. Bigarren fasean, aholkularitza horretan herrian dagoen eskaintza pribatu guztia ere sartzea aurreikusten da.
Proiektu hau Kimet Sport enpresa getxotarraren lankidetzari esker egin da. Enpresa hori arduratu da kirol-profesionalei interesatuekin lan egiten lagunduko dien aplikazio teknologikoa diseinatzeaz.
Interesatuek aurrez aurre erreserbatu dezakete hitzordua Fadura edo Gobelako bulegoetan, atencionalclientegk@getxo.eus posta elektronikoaren bidez edo 94 430 80 70 (Fadura) edo 94 404 51 51 (Gobela) telefonoetara deituta.