2023/12/12
Getxo Kirolak-ek eta Iruka Karatek arte martzialen modalitate honetako prestakuntza bat antolatu dute 60 urtetik gorako pertsonentzat
Getxo Kirolak-ek eta Iruka Karatek 60 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ekimena diseinatu dute, arte martzialen modalitate hori sakon ezagutu eta praktikatzeko. Karate-entrenamenduak astearte eta ostegunetan izango dira 10:00etatik 11:30era Faduran. Parte hartzeko ez da beharrezkoa Getxo Kirolak-en abonu-txartela izatea. Jarduera hilean 75€ kostatuko da (65€ udal kirol-erakundeko abonatuentzat).
Prestakuntza 500 ordukoa izango da 5 urtetan zehar, adineko guztiei zuzenduta dago eta ez da beharrezkoa aldez aurretik egoera fisiko ona izatea. Prozesua azkenean gerriko beltza lortzeko pentsatu da, eta, prozesu horretan zehar, Japoniako kulturaren ezagutza eta ongizate fisikoaren eta emozionalaren inguruko alderdiak jorratuko dira.
Klaseak urtarrilean hastea aurreikusten da eta izen-ematea abenduaren 11tik aurrera egin ahal izango da Fadurako eta Gobelako kiroldegietako herritarren arretarako bulegoetan edo Getxo Kirolak-en web orrialdearen bidez.
Interesatuei aurrez informazioa emateko hitzaldiak eskainiko dira: bata Fadurako ekitaldien aretoan, abenduaren 13an, eta bestea Gobelako erabilera anitzeko aretoan, abenduaren 14an, biak 12:00etan.