2023/3/8
Getxo Kirolak-ek Ereagako parkean antolatzen dituen doako kalistenia klaseak larunbatero emango dira aurrerantzean, eta ordutegia honako hau izango da: 10:00etatik 11:00etara. Parkea modalitate hori praktikatzeko berariaz diseinatuta dago.
Orain arte, klaseak hilean hiru larunbatetan izaten ziren, baina harrera bikaina izan dutenez, kirolaren udal erakundeak klaseak larunbatero ematea erabaki du.
Kalistenia klaseak belaunaldi arteko ikuspegia dute eta haietan 30 bat pertsonak hartzen dute parte. Horien adina, batez beste, 53 urtekoa da; beraz, normalean praktikatzen dutenak baino pertsona zaharragoak hurbiltzen dira kirol horretara, eta hori oso positibotzat jotzen du Getxo Kirolak-ek.
Entrenamenduetan parte hartu nahi dutenak klaseak ematen dituzten irakasleekin jarri daitezke harremanetan, 688 824 111 telefonoaren edo info@equiposwt.com posta elektronikoaren bitartez.