2023/2/1
Raspas del Embarcadero Arraun Elkartearen instalazioak hobetzeko eta modernizatzeko inbertsioa 134.245 €-koa izan da; eta kopuru horretatik 77.084 Getxo Kirolakek emandako dirulaguntzari dagozkio eta gainerako 57.161 euroak Bizkaiko Foru Aldundiak emandakoari. Klubak Areetako Ontziralekuan dituen instalazioen modernizazio horrek banku mugikorraren kirola egitea erraztuko du, eta bultzada handia emango dio bere Arraun Eskolari.
Inbertsio horri esker, Raspas Arraunek pantalan flotagarri bat jarri du banku mugikorreko ontzientzat berariaz prestaturikoa, 15 m luze eta 3 m zabal dituena. Pantalanak bi pasabide ditu uretan sartu eta uretatik ateratzeko, pantalanaren luzera eta zabalera berekoak. Instalazio berriak aukera ematen du kirolariek ur-laminara sartzeko duten segurtasuna hobetzeko, bai itsasoratzeko orduan, bai lehorreratzeko orduan.
Instalazioetara egindako bisitan, Amaia Agirre Getxoko alkateak azaldu du: “ho-bekuntza horiek eragin oso positiboa dute Raspas bezalako klub baten kirol-jardueran. Klub horrek, lehia-mailan emaitza bikainak ematen ari den proiek-tu bat izateaz gain, jarduera fisikorako aukera erakargarriak eskaintzen ditu adin guztientzako pertsonentzat eta desgaita-suna duten arraunlarientzat. Kirol-ekipamenduetan inbertitzea osasunean inbertitzea da, inklusioaren alde egitea eta elkarte-sarea indartzea da, klubek eta elkarteek osatzen dutena bezalako sarea, oso aktiboa eta onura handiak ekartzen dizkiena Getxoko herritar guzti-ei”.
Pantalanak irisgarritasuna nabarmen ho-betzen du, kirol hori egitea ahalbidetzen baitu eta materiala ondo kontserbatzea errazten baitu (ontziak, arraunak…). Gainera, klubaren instalazioetan itxitura jarri da, segurtasuna eta ontziak kanpo-an biltegiratzeko gaitasuna hobetzeko. Kanpoko lurzorua berritu eta handitu da, azalera horizontala irabaziz.
Bestalde, dutxak hartzen dituzten bi mo-duluetako bat eraberritu egin da, arrau-nak eta material desberdinak biltegira-tzeko gune berri bat gaitzeko. Azken horrek, gainera, gimnasiorako sarbidea ematen du, eta horren sarreran arrapala txiki bat eraiki da, irisgarritasuna hobe-tzeko.
Azkenik, kanpoaldean, Klubaren izena eta armarria dituzten bi errotulu argitsu eta ikuspena hobetzen duen argiztapen-puntu bat jarri dira.