2022/10/20
Aurten, berrikuntza gisa, kalistenia saio gidatuak izango dira Getxo Kirolakek eta Getxo Lagunkoia zahartze aktiboko programak antolatzen duten parke publikoetako kirol-jardueren eskaintzaren barruan. Eskolak doakoak izango dira, eta larunbatetan emango dira, 10:00etatik 11:00etara (hileko lehen larunbatetan izan ezik), modalitate hori praktikatzeko diseinatutako parkean, Ereaga hondartzaren ondoan.
Gazteek asko eskatzen duten jarduera horrek bat egiten du 60 urtetik gorakoentzako Getxoko beste parke batzuetan oso erantzun onarekin antolatzen diren ekintzekin: gimnastika kalean, 09:30etik aurrera 3 taldetan ematen dena Gobelaurre parkean (astelehen eta asteazkenean) eta Biotz Alai plazan (astearte eta ostegunean); indarra hobetzeko entrenamenduak, Maidagan (astelehen eta asteazkenean 11:30etik aurrera) eta Gobelaurre (astearte eta ostegunean 12:00etan) parkeetan egiten direnak, eta 09:30ean Gobelaurren (astelehen eta asteazkenean) eta San Nikolas plazan (astearte eta ostegunetan) oinez ibiltzeko elkartzen diren taldeak.
Kalistenia eskoletan interesa dutenek 688 824 111 telefonoan eman behar dute izena aldez aurretik. Gainera, Getxo Kirolakek liburuxka bat argitaratu du 60 urtetik gorakoentzako jarduerei buruzko informazio guztiarekin. Liburuxka hori Fadura eta Gobelaren bulegoetan jaso daiteke edo bere web orrian kontsultatu daiteke.
Itsasondoko gimnasiaren udako programaren balantzea
Kostaldean, Txurruka, Ereaga eta La Bola hondartzaren ondoan udan egin zen gimnastika-programan, 60 urtetik gorakoentzat ere bai, 2.627 pertsonak parte hartu zuten. Klaseetan 37 pertsona izan ziren batez beste, eta horietatik % 90 emakumeak izan ziren. Era berean, 3 kalistenia klase egin ziren, eta horietan 32 pertsonak hartu zuten parte, oso balorazio positiboarekin.