2022/6/27
Getxo Kirolak-ek eta udalerriko kirol klubek jada itxi dute datorren denboraldirako ikastaroen eta kirol jardueren programazioa. Guztira 45 kirol modalitaterako 5.500 plaza inguru eskainiko dira, jarduera fisikoaren behar guztiak eta adin guztiak kontuan hartuta. Horrela, eskaintzak kirol klub getxotarren eskutik antolatutako haur eta gazteentzako ikastaro eta jarduera ezberdinak bereizten ditu; pertsona helduentzako ikastaroak, Getxo Kirolak-ek antolatuak; eta adineko pertsonentzako eskaintza, zahartze aktiboaren programarekin (Getxo Lagunkoia) koordinatuta; honek barne hartzen ditu Getxo Kirolak-ek tokiko kirol elkarteekin elkarlanean antolatutako ikastaroak eta bestelako jarduerak.
Ikaskuntza zikloko ikastarotan matrikulatuta egoteagatik plaza erreserbatzeko eskubidea duten pertsonengana zuzendutako izena emateko lehen epea amaitzean, inskripzio berrietarako epea ekainak 27an hasi eta uztailak 27an amaitzen da. Jarraian plazak zozketa bidez esleituko dira aurkeztutako eskaerak kontuan hartuta eta abuztuaren 8tik aurrera inskripzio askerako epe berri bat zabalduko da, eskainitako plaza guztiak osatu artekoa.
Izena emateko Getxo Kirolak-eko harpidedun karneta derrigorrezkoa izaten den ikastaro guztietan, inskripzioa berriz ere Fadurako eta Gobelako kiroldegietako jendearen arretarako bulegoetan eta kirolen udal entitatearen webgunean zentralizatuko da.
Askotariko kirol eskaintza
Eskaintzari dagokionez, haur eta gazteen kirol programazioan Getxo Kirolak-eko harpidedun karneta derrigorrez eskatzen duten ikastaroak bereizten dira (esaterako tenisa, igeriketa, erritmikoa eta karate) beste jarduera batzuetatik zeinetan inskripzioa ordainduko den baina urteko harpidetza egin beharrik gabe. Azken kasu honetan, futbola, errugbia, atletismoa, saskibaloia edo eskubaloia bezalako diziplina ospetsuenez haratago nabarmentzekoak dira badminton, arku-tiroa, bela, irristaketa artistikoa, txirrindularitza, boleibola, triatloia, boxeo, areto-futbola, piraguismoa, arrauna, mahai-tenisa, belar-hockeya, patin-hockeya, kirol egokitua, xakea eta euskal pilota bezalako hain ohikoak ez diren modalitateak.
Pertsona helduentzako programazioaren kasuan, nobedade nagusiena da indoor zikloko klaseak Fadurako eta Gobelako fitness muskulazioko gimnasiotan emango direla eta kalistenia entrenatzeko saioak eskainiko direla Ereaga eta La Galea parketan. Pertsona helduen proposamena gimnasia, pilates, yoga, tenis, padel, aquagym eta igeriketa klaseekin osatzen da.
Adineko pertsonentzako kirol eskaintzari dagokionez, hainbat jarduera Fadurako eta Gobelako kiroldegietan emango dira eta beste batzuk Romo Kultur Etxean eta udalerriko hainbat parketan. Zenbait jardueretan derrigorrezkoa da Getxo Kirolakeko harpidetza karnetarekin kontatzea eta ordaindu egingo dira, beste batzuk sarbide askekoak eta doakoak izanik. Jarduera nagusienen artean daude aquagym, walking futbola, bela eta parketako gimnasia. Nobedade bezala, defentsa pertsonalerako jarduera bat antolatuko da 60 urtetik gorako pertsonentzat.
Getxo Kirolak-ek liburuxkak argitaratu ditu eskaintza osoaren xehetasunekin; Fadurako eta Gobelako bezeroaren arretarako bulegoetan eskura daitezke edo www.getxokirolak.eus webgunean kontsultatu