2022/3/4
Getxo Kirolak-ek gaur irekiko du epea herriko klub eta kirolariek aurtengo diru-laguntzak eska ditzaten. Guztira, 1.236.000€ banatuko dira laguntzetan, klubei eta elkarteei ohiko jardueratik eratorritako ordainketak egiten laguntzeko nahiz banakako lehiaketetan parte hartzen duten errendimendu handiko tokiko kirolariei laguntzeko.
Iazko urtea Covid-aren eraginak izugarri baldintzatu zuen, eta, alderaketa bat eginda, 2022an diru-laguntzen partida osoan 66.000€ gehiago izango dira. Igoera hori nabarituko da lehiaketako kirolarentzako laguntzetan (30.000€ gehiago) nahiz ekitaldien antolaketan (28.000€ gehiago). Modu horretan, denboraldiko lehiaketetan parte hartzen duten klubek eta errendimenduko kirolariek 685.840€ banatuko dituzte; oinarrizko kirola garatzeko 235.000€ bideratuko dira; ekitaldien antolaketak 225.830€-ko diru-laguntza izango du; bertako kirolak sustatzeko 40.000€ erreserbatu dira; eta emakumezkoen kirola sustatzeko beste 25.000€. Gainera, erakunde interesatuen esku jarriko dira 22.830€ aurreikusi gabeko lehiaketetan parte hartzeko; 1.000€ erreserbatuko dira muturreko kiroleko modalitateetan parte hartzen duten kirolarientzat; eta, azkenik, 500€-ko laguntza emango da herriko jaietan antolatzen den kirol-ekimenen bat bultzatzeko.
Laguntza horiek guztiak emateko, hainbat balorazio-irizpide bete behar dira; hala nola, emakumeen kirola sustatzea, ezinduentzako jarduerak antolatzea eta klubak udalerriko kirol-politikan inplikatzea eskola-kiroleko programen bitartez.
Interesatuta dauden klubek eta pertsonek deialdi honetako oinarriak kontsultatu ditzakete hemen.