Berriak

Akordioa Bizkaia Golf Akademiarekin

2021/10/07

Getxo Kirolak-ek akordioa izenpetu du Bizkaia Golf Akademiarekin

Getxo Kirolak-ek hitzarmen bat sinatu du Bizkaia Golf Akademiarekin, udal erakunde autonomoaren abonatuek klub pribatu honek Berangon dituen instalazioetan ikas eta praktika dezaten. Hitzarmenak deskontu batzuk jasotzen ditu, bai klase kolektiboetan eta banakakoetan, bai jaurtiketa-eremuaren erabilera librean eta teknika hobetzeko simulagailuen erabileran.

Horrela, Bizkaia Golf Akademiak astean 2 eguneko klase kolektiboak eskaintzen dizkie Getxo Kirolak-eko abonatuei, hilean 63,50€-ko prezioan (48,50€ hilean, astean egun bateko ikastaroetan); banakako eskolak 40€-ko prezioan; jaurtiketa-eremu baten alokairua orduko 5€-tan; simulagailuen erabilera 30€-tan; eta %10eko deskontua, makil pertsonalizatuak eskuratzeko azterketa biomekaniko bat egin nahi bada.

Bizkaia Golf Akademiako instalazio estalietan, 10 zuloko putting green bat, bunker bat, 7 pertsonentzako jaurtiketa-gune bat, ikus-entzunezkoen gela eta denda daude. Eskolak hastapen- eta hobekuntza-mailetara zuzenduta daude; beraz, kirol hori edozein zelaitan egin ahal izateko beharrezkoa den handicap-a lortu ahal izango da.

Interesa dutenek www.argaragolf.com web orriaren bidez jar daitezke harremanetan Bizkaia Golf Akademiarekin, eta deskontuak jasotzeko Getxo Kirolak-eko abonatuak direla egiaztatu behar dute, behar bezala eguneratutako karneta eramanda.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +