Berriak

Kirol ikastaroen denboraldi berria hasi da

2021/10/05

Getxo Kirolak-eko kirol ikastaroen denboraldi berria hasi da, pandemia aurrekoaren antzeko okupazio-kopuruekin

hockey

Getxo Kirolakek eta udalerriko kirol klubek antolatutako ikastaroen denboraldi berria abian da eskainitako plaza guztien %80arekin. Izan ere, Covid-19aren pandemiak jarduera guztiak bertan behera uztera eta udal kiroldegiak iazko martxoan ixtera behartu aurretik erregistratutakoaren oso antzeko kopurua da. Azken aste hauetan egoera sanitarioa hobetu izanak ahalbidetu du, gainera, ikasturte hasiera honetan pertsona erabiltzaileek berriz ere armairuak eta lehorgailuak erabiltzeko aukera izatea.

Udaleko kirol eskaintza berriak 45 modalitate ezberdin jasotzen ditu eta nobedade ugari dakartza aurreko urteetako eskaintzari dagokionez. Beraz, programazioak barne hartzen ditu Getxo Kirolakek pertsona helduentzat antolatutako ikastaroak; kirol klub getxotarrek eskola kirolaren irizpideen arabera antolatutako haur eta gazte mailako jarduerak; eta zahartze aktiboaren Getxo Lagunkoia programarekin koordinatutako adinekoei zuzendutako eskaintza, Getxo Kirolakek antolatutako ikastaroak eta herriko kirol elkarteekin elkarlanean antolatutako beste hainbat jarduera ere barnean direla.

Helduen eta adinekoen ikastaroetan plaza batzuk geratzen dira libre Faduran, ondorengo modalitateetan: stretching eta sorbalda osasuntsua, global fitness (goizez), uretako jarduerak adinekoentzat, tenisa (goizez) eta pilates (goizez). Gobelako kiroldegian ere zenbait plaza eskuragarri daude indoor zikloa, aerobic, global fitness, zoru pelbikoa, tenisa eta yogan (azken hori goizeko ordutegian).

Getxo Kirolakeko harpidedun karneta beharrezkoa den jarduera eta ikastaro guztietan, interesa duten pertsonek dagozkien hobariak eskatu ahal izango dituzte. Informazio gehiago eta inskripzioak Getxo Kirolakeko webgunean eta Fadurako (94 430 80 70) eta Gobelako (94 404 51 51) jendaurreko arreta-bulegoetan.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +