Berriak

Fitness-muskulazioko gimnasioak

2021/09/16

Getxo Kirolak-eko fitness-muskulazio jardueren programa berria eta ordutegi gehiago

Getxo Kirolak-eko fitness-muskulazio gimnasiotan denboraldi honetarako jarduera eta zerbitzu eskaintza birdiseinatu egin da. Beraz, muskulazio aretoez eta entrenamendu aerobikorako makineriaz gainera, pertsona inskribatuek dohainik eskura dezakete jardueren programa bat Fadurako edo Gobelako aretoetan, astelehenetik ostiralera, ordu erdiko saiotan. Lehenengo klasea 7:45ean hasiko da eta azkena 21:30ean. Gainera, larunbatero 11:00etatik 12:30era programazio berri honetako jardueraren batekin lotutako master class bat emango da.

Eskaintza

Modalitate eskaintzak honakoak dira: cross training, entrenamendu funtzionala, body pump, adinekoengana zuzendutako bizkortzea, intentsitate handiko tarteen entrenamendua (Hiit), bihotzerako saio leuna, entrenamendua banda elastikoekin, body combat, global fitness, hipopresiboak eta abdominalen zein lunbarren entrenamendua.

Hemen kontsulta daiteke jardueren programazio xehatua: Fadura / Gobela

Gimnasioko kuotak balio du bai Fadurako eta bai Gobelako aretotan sartzeko, eta areto bakoitzak bere jarduera egutegia izango du. Gimnasioaren abonuak Fadurako sauna eta bainu turkiarra dohainik erabiltzeko aukera ematen du. Zerbitzu guzti hauetarako prezioa hilean 37,40€-koa da (26,50€-koa inskripzioa hilaren 11n egiten denean eta 16,80€-koa hilaren 21etik aurrera egiten denean). 

Gimnasio berri askoren kudeaketan bezala, Gobelakoa bideozaintza-sistema baten bidez kontrolatuko da, eta ez da langilerik egongo, antolatutako eskoletan izan ezik. Faduran, berriz, aurrez aurreko arreta mantenduko da. Bi instalazioetan ordutegiak zabalduko dira. Horrela, aretoak astelehenetik ostiralera egongo dira zabalik 7:30etik  21:30era (eta asteburu eta jaiegunetan 8:30etik 21:30era).

Informazio gehiago: getxokirolakfitness@gmail.com , Getxo Kirolak-eko jendearen arretarako bulegoetan.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +