Berriak

Udako jarduerak

2021/05/10

Getxo Kirolak-ek 1.000 plaza eskaintzen ditu udako haurren kirol jardueretarako

Getxo Kirolak-ek 1.000 plaza baino zertxobait gehiago eskainiko ditu haurrei zuzendutako udako ikastaroetan, uztailean eta abuztuan, Fadurako eta Gobelako kiroldegietan. Izurriaren eraginen ondorioz iazko martxotik gertatutako ikastaroen etenaldiaren ondoren, kirolen udal erakundeak haurrei eta gazteei zuzendutako ikastaroen eskaintza suspertuko du, zeinetan inskribatu ahal izateko abonu-agiriarekin kontatzea beharrezkoa den.

Programazioak barne hartzen ditu 4 eta 14 urte arteko haurrentzako aisialdiko ikastaroak eta multikirola, 4 orduko iraupenekoak, astelehenetik ostiralera goizetan. Ikastaroetan zaintza-zerbitzua eskainiko da, jardueren ordutegiaren aurretiko eta ondorengo ordu erdian, eta egunean ordu betez ingelesa landuko da. Gainera, Grand Slameko ikastaroak emango dira, zeinetan 8 eta 16 urte arteko adingabeek tenisa eta padela praktikatuko duten; eta igeriketa klaseak, Getxo Igeriketa klubaren eskutik, 4 eta 17 urte artekoentzat.

Haurren aisialdiko eta Gran Slameko ikastaroetarako aurreinskripzioak maiatzaren 28ra arte egin ahal izango dira Fadurako eta Gobelako jendearen arretarako bulegoetan edo Getxo Kirolak-en webgunean. Izapidea online egiteko, erabili daitezke NAN elektronikoa edo sarbide pertsonalerako pasahitza, zein kiroldegietako bulegoetan eska daitekeen asteko edozein egunetan 8:00etatik 21:30era. Online sarbide pasahitzak ahalbidetzen du ez bakarrik instalazioak erreserbatzea baizik eta kirol ikastaroetako altak eta bajak kudeatzea deialdietako edozeinetan –udako ikastaroak eta denboraldiko ikastaroak–. Plazen zozketa ekainaren 2an jakinaraziko da.

Igeriketa jardueren kasuan, inskripzioa klubarekin zuzenean egin beharko da www.getxoiw.com bere webgunearen bitartez.

Klubek antolatutako kirol jardueren eskaintza

Getxo Kirolak-en eskaintzaz haratago, Getxoko klubek, halaber, udaldian kirol ikastaroak eta campusak antolatuko dituzte hainbat modalitateetan: kayak, bela, paddle surf, irristaketa, tenis, futbola, eskubaloi, hockey, atletismo, gimnasia erritmiko, eskubaloi eta kirol egokitu edo inklusiboa. Horietan inskribatzeko ez da derrigorrezkoa izango Getxo Kirolak-eko abonu-agiriaren jabe izatea baina erabilgarri dutenek %7ko deskontuaren onura eskuratu ahal izango dute.

Getxo Kirolak-ek liburuxka bat argitaratu du, udararako kirol eskaintza guztia barne hartzen duena (bai udal erakundeak antolatzen duena eta bai klubeena); Fadurako eta Gobelako bulegoetan jaso daiteke eta http://getxokirolak.getxo.eus webgunean deskargatu.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +