Berriak

Athletic Club Fundazioa

2021/02/24

Getxok Athletic Club Fundazioak bultzatutako ekintzak hartuko ditu                          

Udalak eta Athletic Club Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean Ibaiganen, udalerrian gizarte, ingurumen, prestakuntza, kirol eta kultur ekintzak gara daitezen. Bestalde, hitzarmenak barne hartzen du Getxo ongizate komunarekin eta Garapen Jasangarriko Helburuekin lotutako Fundazioaren proiektuekin atxikitzeko aukera.

Amaia Agirre Getxoko alkateak, Álvaro González Kiroletako zinegotziak, Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidenteak eta Jon Vázquez Eguskiza Fundazioko zuzendari nagusiak hitzarmena berretsi dute zeinekin Getxo, Bizkaiko beste udalerri batzuekin batera, ongile bihurtzen den, Fundazioaren konpromisoak bere gain hartuz.

Horrela, udalerriko biztanleriak prestakuntza proiektu ezberdinen onuraz gozatu ahal izango du: aisialdiko monitore eta kirolari gazteengana zuzendutako espezializazio ikastaroak, lantzeko, besteren artean, adingabeen babes integrala, psikologia eta nutrizioa kirolaren arloan eta hirugarren adinerako ergonomia. Gainera, udalerriak kirol ospakizunak hartu ahal izango ditu, esaterako hondartzako futbol torneo bat, eta Fundazioaren programazioa osatzen duten kultur ekintzak, zeinen artean nagusitzen diren irakurketa tailerrak, Thinking Football jaialdiko filmen emanaldia eta Letrak eta Futbola jaialdia.

Erakunde bietako lerro estrategiko ugari bat datozenez, bereziki biztanleria osoaren gizarte inklusioa, elkartasunaren sustapena, balioekiko sentsibilizazioa hiri hezitzailearen ardatz modura eta biztanleria aktibo bat kultura, kirol eta aisialdi osasuntsuaren bidez indartzea sustatzearekin zerikusia duten haiek, Udala eta Fundazioa Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko elkarteen onurarako beste zeharkako kolaborazio bide batzuk ustiatzen ari dira.

Sinatutako hitzarmena irakur daiteke hemen: Getxo Kirolak-en eta Athletic Club Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmena

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +