Berriak

Getxoko 2020ko kirolari onenak

2021/01/08

Virginia Díaz arraunlaria eta Jon Ander Garrido futbolaria Getxoko 2020ko kirolari onenak

Virginia Díaz arraunlaria eta Jon Ander Garrido futbolaria dira Getxoko 2020ko kirolari onenak. Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioek markatutako urtean, XIV. Getxo Sasoi Sasoian Sarien epaimahaiak, Getxo Kirolakeko teknikariek, kazetariek eta kirolaren eremuko adituek osatua, saridunen zerrenda argitaratu du; eta sariak datorren urtarrilaren 12an banatuko dira Udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Edizio honetan ez da sorpresarik izango, Urteko Kirolari Onenaren saria ez ematea erabaki baita; gainera, sari-kopurua murriztu da, iaz lehiaketa ugari bertan behera geratu baitziren.

Raspas del Embarcadero Elkarteko arraunlaria den Virginia Díazek jasoko du emakumezko kirolari onenaren saria, aulki mugikorreko Espainiako txapelduna eta Europako txapeldunordea baita. 2013an ere, Getxoko kirolari onena izendatu zuten. Jon Ander Garridori dagokionez, Getxo Kirol Klubean trebatutako futbolaria da, eta egun Cadizen jokatzen du; era horretan, gizonezko kirolari onenaren saria emango diote Cadiz taldearekin Lehen Mailara igotzeagatik.

Sarien zerrenda honako hauek osatzen dute: emakumezkoen promes onena saria, Naroa Ruiz patinatzailea, “Trophée du Bassin” nazioarteko proban bigarren postua eta Espainiako Txapelketan seigarrena lortu dituelako; Alain Flores atleta, gizonezkoen promes onena, 1.500 oztopoen Espainiako Txapelketa irabazi ondoren; Raspas del Embarcadero taldeko emakumezkoen senior taldea, Espainiako Arraunketa Olinpikoko Txapelketan, Estatuko talde onena izateagatik: urrezko bost domina eta brontzezko bat lortu zituen, eta horiei Espainiako Distantzia Luzeko Txapelketan irabazitako urrezko eta brontzezko bi dominak gehitzen zaizkie; Getxo Errugbiko gizonezkoen senior taldea, Ohorezko Mailara igotzeagatik; eta, azkenik, gizonezkoen junior talde onenaren saria, Raspas del Embarcadero klubak jaso du, Espainiako Arraunketa Olinpikoko Txapelketan urrezko domina lortzeagatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +