Berriak

60 urtetik gorakoentzako

2020/12/10

60 urtetik gorakoentzako jarduera fisikoko ekimena kalean

Getxoko udalak, Getxo Lagunkoia programaren eta Getxo Kirolaken bidez, kalean jarduera fisikoko doako ekimena jarri du abian, Romo Kultur Etxean egiten zirenen  ordez, osasun neurriengatik horiek bertan behera geratu ondoren. 

60 urtetik gorako pertsonentzat den ekimenaren helburua da herritar horiei jarduera fisiko osasungarriak eskaintzea, eta, aldi berean, gizarteratzeko aukera ematea. Horretarako, talde egonkorrak osatuko dira Algortan eta Erromon, eta honako aukera hauen artean aukeratu ahal izango dute: ibiltzea, kaleko gimnasia, orientazioa eta egokitze fisikoa... horietako batzuk Biotz Alai plazan edo Txabarri Zuazo parkean (Gobelaurre). Jarduerak osasun neurri guztiak (maskara, segurtasun tarteak, tenperaturaren kontrola…) betetzen eramango dira aurrera, eta horregatik partaide bakoitzak bere materiala erabili beharko du, esate baterako goma elastikoak eta toalla.

Interesatuek 94 466 00 22 (RKE) telefono zenbakian eman ahal izango dute izena. 

Bestalde, yoga eta pilates online eskaintzen jarraituko da eta baita paseatzera animatzen duen Getxon oinez, 1000 pausu baietz izeneko ekimena ere.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +