Berriak

Gobelako igerilekuak

2020/09/30

Gobelako igerilekuak urriaren 1ean, ostegunean, berriro ireki ziren publikoarentzat

 

Gobelako igerilekuak bihar berriro ireki ziren publikoarentzat, martxoan COVID-19aren ondorioz itxi eta gero. Instalazio horiek erabiltzeko, Faduran bezala, aurretik erreserba egin beharko da, eta jende-kopurua edukiera osoaren %40ra mugatuko da, kontuan izanik espazio estaliak direla, eta, beraz, aireztapen onik gabeak.

Igeri egiteko erreserbak egunean ordubetekoak dira, eta jada egin daitezke Getxo Kirolaken webgunearen bitartez. Igerilekua erabiltzeko eskaeran, 25 metrokoa eta askak bereizi dira; beraz, interesatuek zein erabili nahi duten zehaztu beharko dute. Gainera, gogoratu behar da, edukieraren muga kontuan hartuta, erreserba horiek soilik Getxo Kirolakeko abonatuek egin ahal izango dituztela.

Fadurako barruko igerilekuak ere abonatuek erabili ahal izango dituzte asteburu honetatik aurrera, erreserbatzeko sistema berberarekin. Asteko gainerako egunetan zehar 50 metroko igerilekua erabili ahal izango da.

Fadurako zein Gobelako igerilekuak irekita egongo dira 07:30etik 21:30era bitartean.

Instalazioetarako aldez aurreko hitzorduarekin erreserbak derrigorrezkoak dira eta honako webgune honen bidez egiten dira, edo 94 430 80 70 telefonora deituz edo Fadurako kiroldegian bertan.

Udako balantzea

Fadurako igerilekuak, udako denboraldian, guztira egin zitezkeen erreserben %70etik gora erabili dira (eguraldi ona egin ez duen egunak sartzen badira). Guztira, banako edo familien 57.000 erreserba baino gehiago erregistratu dira; beraz, eguraldi onarekin askotan bete da osasun-agintariek gehienez adierazitako edukiera.

Instalazioetarako aldez aurreko hitzorduarekin erreserbak derrigorrezkoak dira eta honako webgune (*) honen bidez egiten dira, edo 94 430 80 70 telefonora deituz edo Fadurako kiroldegian bertan.

Tenisaren eta padelaren kasuan, erreserba-sistema ohikoa da.
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +