Berriak

Fadurako kanpoko igerilekuak

2020/06/17

Getxo Kirolak-ek pasa den ostiraletik, ekainaren 19tik, aurrera ireki ditu Fadurako kanpoko igerilekuak. Irekitzeko, osasun-agintariek ezarritako gidalerroak jarraitzen dira, eta aldez aurretiko hitzordua hartzeaz gain, edukiera mugatu egiten da. Modu horretan, bi erreserba-mota daude: ordubeteko erreserba bat soilik igerileku olinpikoa erabiltzeko; eta beste erreserba bi ordukoa, igerilekuak erabiltzeko eta berdeguneetan egon ahal izateko. Erreserbak soilik egin ahal izango dituzte Getxo Kirolakeko pertsona abonatuek. Aldez aurretiko zita hartzeko, Getxo Kirolak-en web orrialdera jo daiteke, aurrez aurre ere Faduran bertan edo 94 430 80 70 telefonora deituta.    

Udako denboraldian ohikoa denez, igerileku olinpikoaren ordutegia 7:30etik 21:30era izango da, eta haurren igerilekuak eta berdeguneak 10:30etik 21:30era egongo dira irekita, asteko egun guztietan. Kafetegiko eta jatetxeko zerbitzua, bestalde, 11:00etatik 19:00etara irekiko dute.

Abonatuen premia ezberdinak artatzeko helburuarekin, 7:30etik 10:30era 4 kale gordeko dira 65 urtetik gorako pertsonentzat edo premia bereziak dituztenentzat; eta 10:30etik aurrera, 4 kaleak kendu eta uretako zona libre bat jarri da jolaserako. Kale bakoitzean gehienez 4 pertsona ibili ahal izango dira igerian. Oraingoz, kale bakoitzean gehienez 4 pertsonak egin ahal izango dute igeri, baina baliteke laster kopuru hori handitzea.

Covid-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioz dauden murrizketak direla eta, dutxarik gabeko aldagela eta bainugela kopuru mugatua daude. Horregatik, eremu horien garbiketa-lanak maiz egiten dira, eta abonatuek eskura daukate eskuak desinfektatzeko gela. Armairuak eta lehorgailuak ere ez daude erabilgarri.

Kanpoko igerilekuak irailaren 13ra arte egongo dira zabalik, eta horrez gainera, pasa den ekainaren 1etik aurrera erabil daitezke Fadurako atletismoko pista, belodromoa, belar artifizialeko erabilera anitzeko kantxa, saskibaloiko kantxa estali gabeak eta estali gabeko tenis eta padel pistak. Instalazio horiek erabiltzeko ere aurretiko erreserba egin behar da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +