Berriak

Jarduerak

2019/06/11

Kirol anitzeko jarduerak dibertsitate funtzionaleko pertsonentzat

Haszten Elkarteak, Getxoko hainbat kirol-klubarekin batera, kirol anitzeko topaketa antolatu du dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat; hain zuzen ere, ekainaren 14an eta 15ean (ostirala eta larunbata) izango da, Gobelako kiroldegian.

Topaketan kirol hauetako entrenamenduak egingo dira: saskibaloia, hockey/slaloma, gimnasia erritmikoa, zunba inklusiboa, boccia, padel/pala, eskubaloia eta atletismoa. Interesatuek programazio osoa kontsultatu eta izena eman dezakete www.haszten.org web orrialdean.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +