Berriak

Atletismoa

2019/05/20

300 atleta bilduko dira Bizkaiko Atletismoko Txapelketa Absolutuan, Faduran

Fadurako atletismoko pistan asteburu honetan, maiatzaren 25ean eta 26an, Bizkaiko Atletismoko Txapelketa Absolutua egingo da, Getxo Atletismo Klubak antolatuta.

Kirol honetako proba guztietan, 30 klubetako 300 bat atleta biltzea aurreikusten da. Parte-hartzaileen artean, Estatuko txapelketetan dominak irabazitako atletak izango dira.

Larunbateko saioa 16:00etatik 20:00etara jokatuko da eta igandekoa 10:00etatik 13:00era. Sarrera doakoa izango da txapelketa ikustera joan nahi duten pertsonentzat.  

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +