Berriak

Piraguismo

2018/05/01

Euskadiko Piraguismo Maratoi Txapelketa Kirol Portuan jokatuko da

Euskadiko Piraguismo Maratoi Txapelketa egingo da Getxoko Kirol Portuan larunbat honetan, maiatzaren 11n, Getxo Kayakak antolatuta. Txapelketa 11:00etatik 19:00etara bitartean jokatuko da.

Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako 12 klubetako 200 bat kirolarik hartuko dute parte gizonezko zein emakumezkoen probatan, senior, kadete, gazte, 23 urtez azpiko eta beteranoen kategorietan. Arraun eta belako pabiloien inguruetatik abiatuko dira, eta, kategoriaren arabera, 13 km-tik 22 km-ra bitarte egin beharko dira, Abrako uretako zirkuituan.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +