Berriak

Eskolarteko Kirol Jokoak

2019/05/02

Lehen Hezkuntzako 1.200 bat ikaslek parte hartuko dute  9. Eskolarteko Jokoetan

Udalerriko ikastetxeek, Getxo Kirolak udal erakundearen laguntzarekin, Getxoko Eskolarteko Jokoen bederatzigarren ekitaldia ospatuko dute maiatzaren 3, 10, 17, 24 eta 31n, Fadurako kiroldegian. Eskolarteko Jokoen helburua, kirol praktika ez lehiakorra sustatzea da, Lehen Hezkuntzako 2., 4. eta 6. mailako umeen artean.

1.200 ikasle inguruk parte hartuko dute, guztira, Eskolarteko Joko hauetan, atletismo, herri kirolak eta badmintoneko frogak izango dituztenak. Gainera, aurreikusita dago Lehen Hezkuntzako 2. mailako umeek psikomotrizitateko probak egitea eta jolas eta gaztelu puzgarriez gozatu ahal izatea.     
Ohikoa denez, kirol topaketa honetan ez da sailkapenik izango, ez eta kanporaketa probarik. Izan ere, bere helburua eskola komunitatea kirol modalitate ezberdinetara hurbiltzea eta horien praktika giro ludiko eta parte-hartzaile batean sustatzea da.

Datozen bi ostiraletan, maiatzaren 3an eta 10ean, 10:00etatik aurrera, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen probak egingo dira; 17an eta 24an, 4. mailakoen txanda izango da; eta 31n, azkenik, 2. mailakoek parte hartuko dute.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +