Berriak

Fadura

2019/04/30

Getxo Kirolakek Fadurako jendearentzako arreta bulegoa arratsaldez irekiko du urtean eskaera handien dagoen denboraldietan

Bulegoa 8:00etatik 19:30era irekiko da kirol ikastaroetan izena emateko eta abonamendu-txartela tramitatzeko

Fadurako jendearentzako arreta bulegoa arratsaldez irekiko da urtean herritarren eskaera handien dagoen denboraldietan. Hain zuzen ere, eskaera handiagoa izaten da urtearen hasiera aldera abonamendu-txartela izapidetzerakoan eta udako eta garaiko kirol-ikastaroetan izena emateko egunetan. 

Beraz, gaurtik, apirilaren 29tik, maiatzaren 17ra bitartean, Fadurako bulegoa 8:00etatik 19:30era irekiko da. Aste horietan udako ikastaroetan izena emateko epea irekita egongo da. Halaber, herritarren premiei erantzuteko ordutegia luzatuko da ekainaren 10etik 25era eta irailaren 2tik 20ra, hurrengo denboraldiko ikastaroetan izena emateko bi epealdiei erantzuteko.

Era berean, datorren urteko urtarrilaren hasiera aldera, arratsaldetan lan egingo da hainbat astetan, alta eta bajen eskaerak bizkortasunez izapidetu ahal izateko.

Fadurako ordutegiaren luzapena gehituko zaio Getxo Kirolakek  Gobelako kiroldegian goizez ematen duenari (8:00etatik 14:15era) eta bere web orrialdearen bitartez eskaintzen duen online izapide-zerbitzuari. Bertan, kirol-instalazioak erreserbatu ahal izateaz gain, kirol-ikastaroetan alta eta baja ere eman daiteke eguneko edozein ordutan. Horretarako, Faduran edo Gobelan, sartzeko pasa-hitz pertsonalizatua eskatu besterik ez da egin behar.      

Getxo Kirolaken abonatuen arretarako telefonoak: 944 308 070 (Fadura) eta 944 045 151 (Gobela).

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +