Fitness-muskulazioko gimnasioak

 Getxo Kirolak-eko gimnasioak

Getxo Kirolak-ek fitness-muskulazioko bi gimnasio ditu: bat Faduran eta bestea Gobelan. Bi instalazioetan ondorengo zerbitzuak eskaintzen dira:
- Entrenamendu pertsonalizatuak
- Dieta pertsonalizatuak
- Oposizioetarako prestakuntza fisikoa
- Haurdun dauden emakumeentzako entrenamendu espezifikoa
- Lesioen errekuperazioa
- Kirol-osagarriak

Prezioak

MODALITATEAZENBATEKOA
Hilabetea 37,40 €
Hilabetearen 11tik aurrera 26,50 €
Hilabetearen 21etik aurrera 16,80 €

Ordutegiak

Fadura

- Astelehenetik ostiralera: 7:30etik 21:30era.
- Larunbata: 9:00etatik 14:00etara (uztailean eta abuztuan, gimnasioa itxita egongo da larunbatetan)..

Gobela

- Astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 21:30era.
- Larunbata: 9:00etatik 14:00etara
- Uztaila eta abuztua: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 21:30era.

Harremana

Txartelak eta erreserbak saltzeko makinetan edo herritarrak artatzeko bulegoetan eskura daitezke.

Fadura

faduragym@gmail.com I 94 430 80 70.

Gobela

gobelagym@gmail.com I 94 404 51 51.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +