Entrenamendu pertsonalizatuak (Fitness-muskulazio gimnasioa)

Fitness muskulazioko gimnasioak arreta pertsonalizatuko online zerbitzua abian jarri du, Getxo Kirolak-eko abonatu guztientzat, hala nahi badute. Zerbitzuaren bitartez, gimnasioetako profesional-taldearekin harremanetan jar zaitezkete zuen entrenamenduak pertsonalizatze aldera, kontuan hartuta zeintzuk diren zuen ezaugarri pertsonalak eta etxean zer-nolako entrenamendu-materiala daukazuen. 

Harremanetarako gimnasioko taldea eskura duzue getxokirolakfitness@gmail.com posta elektronikoan edo 675 714 144 telefonoan. Nahi izanez gero, entrenamendu pertsonalizatua astero aldatzen joango da. 

*Datu pertsonalak zuzenean jakinaraziko dira interesdunaren eta Getxo Activ Gym enpresaren artean. Enpresa horrek kudeatzen du fitness-muskulazioko gimnasioa, eta bera arduratzen da datuen tratamenduaz. Ez Getxo Kirolak ez Getxoko Udalak ez dute inolako tratamendurik egiten datu pertsonal horiei dagokienez.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +