Kirol Federatua

Deporte federado

Getxoko kirol federatuan 60 klub daude, eta horietan kategoria ezberdinetako 200 talde baino gehiago sartzen dira. Tokiko elkarte-ehuna oso garrantzitsua eta aktiboa da, eta Getxo Kirolak-ek horiekin egiten du lan udalerrian kirola sustatzeko eta dinamizatzeko. Aipatzekoa da, adibidez, 2018. urtean zehar, 2.118 lehiaketa baino gehiago egin zirela gure kiroldegietan eta 42.214 pertsonak parte hartu zutela. Halaber, nabarmentzekoa da kirol kluben eta elkarteen eta Getxo Kirolak-en eta gainerako udal-sailen arteko lankidetza, interes orokorreko ekimenak bultzatzeko; besteak beste, berdintasun-politikak, komunikazioa, euskararen sustapena, campusaren antolaketa edo eskola-kirola bultzatzea.

2007. urtean, Getxoko Udalak Getxo marka bultzatu zuen, udalerria ordezkatzen duten kirol-klubentzat irudi homogeneoa sortzearren. Markara adskribatzea borondatezkoa da, eta egun 26 klub inskribatuta daude.

2010ean, Getxo Kirolak-ek ekimen bat jarri zuen abian pertsona federatuei instalazioetarako sarrera errazteko, udalerriko kluben bitartez; hau da, kirolariaren txartela. Txartel hori edukita, gure kirolariek doan erabil ditzakete gure instalazioak urritik ekainera bitarte.

2015. urtean, #GetxoKirolak garatu zen; alegia, hiri osasungarriagoa komunikatzen eta lortzen laguntzen duten kirolarien komunitatea eraikitzeko proiektua. Ekimenean 200 pertsona baino gehiagok eta udalerriko 50 bat kirol klubek eta elkartek hartu zuten parte, kirolarekin loturiko komunitateak eta pertsonak konektatzeko erreminta digitalak aprobetxatuaz.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +