Igeriketa eskolarra

Eskola-kirola

Multikirolak

‘Multikirolak’ programaren bitartez, Getxoko ikasleek kirol-eskaintza anitza izatea lortu nahi dugu, kirol-mota horiek ezagutu ditzaten. Modu horretan, modalitateren bat edo bestea hautatzeko unean, erabaki egokia hartzen lagunduko dieten esperientziak izango dituzte.

‘Multikirolak’ programak antolatutako jarduerei esker, kirolera hurbiltzea bermatzen da, parte hartzen dutenen adinera egokitutako metodologiak jarraituaz (besteak beste, espezializazio goiztiarra saihestea). Halaber, azpimarratu behar da udalerriko elkarteetara eta jarduera fisikoa egiten den espazioetara gerturatzeak kirola egiteko ohitura hartzea errazten duela.

Jarduerak Lehen Hezkuntzako etaparako izaten dira (6, 7, 8, 9 eta 12 urte), eta eskolaz kanpoko ordutegian egiten dira. Programan, gainera, topaketak eta txangoak sartzen dira, eta normalean larunbat goizetan antolatzen dira.

Lehen Hezkuntzako ikaslea bazara eta ‘Multikirolak’ programan parte hartu nahi baduzu, bete ezazu inprimakia

Hemen kontsulta dezakezu 2018-19 denboraldiko egutegia.

Kirol-topaketa (Topaketa)

Ikastetxeetan zortzi saiotan modalitate bat praktikatu ondoren, haurrei deia egiten zaie lehiaketakoak ez diren topaketak egiteko edo modalitate horrekin zerikusia duten ariketak eta jolasak praktikatzeko.

Txangoa

Aldez aurretik prestatu gabeko kirol-jarduera da, gutxiago ezagutzen dituzten modalitateak ezagutzeko egiten dena. Txangoetan parte hartzen duten haurren senitartekoek ere parte har dezakete. 

Eskola-igeriketa

‘Multikirolak’ jarduerez gain, eskola-igeriketa programaren bidez, udalerriko ikastetxeetako mila haur baino gehiago hasten dira urtero igeri ikasten. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +