Eskola kirola

Eskola-kirola

Multikirolak

‘Multikirolak’ programaren bitartez, Getxoko ikasleek kirol-eskaintza anitza izatea lortu nahi dugu, kirol-mota horiek ezagutu ditzaten. Modu horretan, modalitateren bat edo bestea hautatzeko unean, erabaki egokia hartzen lagunduko dieten esperientziak izango dituzte.

‘Multikirolak’ programak antolatutako jarduerei esker, kirolera hurbiltzea bermatzen da, parte hartzen dutenen adinera egokitutako metodologiak jarraituaz (besteak beste, espezializazio goiztiarra saihestea). Halaber, azpimarratu behar da udalerriko elkarteetara eta jarduera fisikoa egiten den espazioetara gerturatzeak kirola egiteko ohitura hartzea errazten duela.

Jarduerak Lehen Hezkuntzako etaparako izaten dira (5, 6, 7, 8, 9 eta 12 urte), eta eskolaz kanpoko ordutegian egiten dira. Normalean igandeetan, baina klubetara egokitzeko arrazoiak direla medio, batzuk larunbatetan egiten dira.

Kirol-topaketa (Topaketa). Espazio horretan, Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. mailako haurrei dei egiten zaie lehiarik gabeko norgehiagokak jokatzeko edo modalitate horrekin lotutako ariketak eta jolasak egiteko.

Jarduera horietan parte hartu ahal izateko, izena eman behar da webgune honen bidez: http://getxomultikirolak.eus.

2021/22ko egutegia hauxe da: Egutegia 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +