Fadurako irekiera Covid-19

Covid-19ak eragindako osasun-krisiaren ondoren Fadurako kiroldegiaren kanpoko instalazioak irekitzen ari garela pixkanaka. Atal honetan eskuragarri dauden espazioak eta erabilera-araudiak kontsulta ditzakezu.

Instalazioetako erreserbak

Instalazioetarako aldez aurreko hitzorduarekin erreserbak derrigorrezkoak dira eta honako webgune (*) honen bidez egiten dira, edo 94 430 80 70 telefonora deituz edo Fadurako kiroldegian bertan.
Tenisaren eta padelaren kasuan, erreserba-sistema ohikoa da.

Sartzeko aukera dagoen instalazioak 

Udako igerilekuak

  • Igerilekuetako eraikinetik sartzen da 
  • Igerilekuetara sartzeko erreserba eskatu behar da aurretik; horretarako, sartu web orrialde honetan, Fadurara jo zuzenean edo 94 430 80 70 telefonora deitu.
  • Bi erreserba-mota daude: ordu 1eko erreserba igerileku olinpikoa soilik erabiltzeko (gehienez 7 ordu astean)  eta goizeko (10:30-15:00 h) edo arratsaldeko (16:00-20:30) erreserba igerilekuak erabili eta berdeguneetan egoteko (gehienez 2 erreserba astean).
  • Edukiera 500 pertsonekoa izango da.
  • Instalazioan sartu aurretik oinetakoak aldatzea gomendatzen da.
  • Kale bakoitzean gehienez 6 pertsonak egin ahal izango dute igeri.
  • 1,5 metroko segurtasun-tartea errespetatuko da uretan nahiz kanpoan.
  • Bainulariek ezingo dute uretara ertzetik jauzi egin, eta ezingo dituzte baloiak edo koltxonetak erabili.
  • Pixatoki irisgarrien kopurua mugatua da.
  • Aldageletako dutxak eta barrutiko ur-iturriak ezingo dira erabili.
  • Instalazioetako armairuak eta lehorgailuak ezingo dira erabili.
  • Eskuak maiz garbitzea eta desinfektatzea gomendatzen da, eta begiak, sudurra eta ahoa ez ukitzea aurretik eskuak garbitu gabe.
  • Eskuoihalak eta bestelako objektu pertsonalak ez partekatzea gomendatzen da.
  • Doministiku edo eztula egitean, erabili eta botatzeko zapi batekin edo ukondoaren barruko zatiarekin ahoa estaltzea gomendatzen da.
  • Adingabeak zaintzea eskatzen da eta prebentzio-neurriak betearazten saiatzea.
  • COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak izanez gero (arnasa-arlokoak edo sukarra), alde egin igerilekutik ahalik eta azkarren eta kontsultatu Osasun Zentroan.
  • Etxera iristean, eskuoihalak eta bainujantziak garbitzea gomendatzen da.
  • Jarraitu igerilekua erabiltzeko arauak eta errespetatu jarraibideak.

Atletismoko pista

  • Makaletako etorbideko sarbidetik (antzinako garagardotegiaren ondoan) edo Iturgitxitik

  • Pista erreserbatzeko eskaera egin behar da instalazioetara sartzeko; horretarako, honako webgunean edo deitu 94 430 80 70 telefonora edo Fadurako kiroldegian bertan. 

  • Pistara soilik sar daiteke hockey zelaitik gertuen dagoen sarreratik.

  • Pista gehienez 35 lasterkarik erabili ahal izango dute; hots, 2 kale bakoitzeko.

  • Erreserbak ordubeterako egingo dira gehienez ere.

  • Lasterkarien artean gutxienez 5 metroko distantzia mantendu behar da eta 2 metrokoa albotik aurreratzerakoan.

  • Aurikularrak ez erabiltzea gomendatzen da isolatzea saihesteko.

  • Denek erabiltzeko zonak nahiz jauzi-hobiak, koltxonetak eta jaurtiketa-eremuak desgaituta egongo dira.

Belodromoa

  • Makaletako etorbideko sarbidetik (antzinako garagardotegiaren ondoan) edo Iturgitxitik

  • Instalazioetara sartzeko erreserba eskatu behar da honako webgunean, 94 430 80 70 telefonoan edo Fadurako kiroldegian bertan.

  • Belodromoa gehienez 15 txirrindularik erabili ahal izango dute.

  • Txirrindularien artean gutxienez 20 metroko distantzia mantendu behar da eta 3 metrokoa albotik aurreratzerakoan.

  • Aurikularrak ez erabiltzea gomendatzen da isolatzea saihesteko.

Tenis eta padeleko estaligabeko pistak

  • Makaletako etorbideko sarbidetik (antzinako garagardotegiaren ondoan) edo Iturgitxitik

  • Pistak erabiltzeko, aldez aurretik erreserbatu behar dira.

  • 4 tenis-pista erabiliko dira, eta padeleko 2 (dagoeneko bikoteka jokatu ahal da).

  • Jokalari bakoitzak alde batetik egingo du aldaketa.

  • Kirolari bakoitzak erabili beharreko materiala eramango du, ahal dela material komuna erabili gabe.

Kanpoko saskibaloi-kantxak

  • Makaletako etorbideko sarbidetik (antzinako garagardotegiaren ondoan) edo Iturgitxitik

  • Instalazioetara sartzeko erreserba eskatu behar da honako webgunean, 94 430 80 70 telefonoan edo Fadurako kiroldegian bertan.

  • Erreserbak 55 minuturako egingo dira gehienez ere.

  • Kantxa erabiltzeko baimena banakoentzat mugatuko da (saski bakoitzean 1),eta jarduera bakarkakoa izango da. 

  • Jokalari bakoitzak bere baloia ekarri beharko du.

Belar artifizialezko kirol anitzeko eremua

  • Makaletako etorbideko sarbidetik (antzinako garagardotegiaren ondoan) edo Iturgitxitik

  • Erabilera anitzeko eremuan soilik paseatu, korri egin edo luzamenduak egin ahal izango dira.

  • Errepidean oinez gutxienez 5 metroko tartea utzi behar da lasterkarien artean eta 2 metrokoa albotik aurreratzeko.

Bainugelak eta aldagelak

  • Soilik irekita egongo dira atletismoko harmailaren eraikineko bainugelak.

  • Aldagelak itxita egongo dira.

  • Bainugela bakoitzeko pertsona bat onartuko da.

Kanpoko instalazioetako ordutegiak

  • 08:00 - 21:30. Instalazioak irekitzeko ohiko ordutegia.

  • 10:00h - 12:00. 65 urtetik gorakoak edo osasun-egoera dela-eta, kalteberak diren pertsonak.

Udako igerilekuetako ordutegiak

  • Olinpiar igerilekua: 07:30etik 21:30era (asteburuetan 8:30ean irekitzen da)

  • 2 kale gordeko dira 65 urtetik gorako pertsonentzat edo premia bereziak dituztenentzat: 07:30etik 10:30era

  • Haurrentzako igerilekuak eta gune berdeak: 10:30etik 21:30era

  • Kafetegia: 11:00etatik 19:00etara

__

(*) Zure datuak “AURREZ AURREKO HITZORDUAK” tratamenduan sartzen dira; horren arduraduna Getxo Kirolak da (Makaleta etorbidea z/g, juridikogk@getxo.eus) eta helburua du Getxo Kirolak-era aurrez aurreko hitzordu-eskaerak jasotzea. Tratamenduaren oinarri juridikoa arduradunari aplikagarria zaion lege-eginbeharra eta interes publikoaren izenean burututako eginkizun bat betetzea da eta ez dago aurreikusita datu pertsonalen lagapena egitea. Titularrak eskubidea du datuak eskuratzeko eta zuzentzeko, ezabatzeko eta transferitzeko, baita bere datuen trataera mugatzeko edo ukatzeko ere, Udalaren posta helbidera edo datuak@getxo.eus (datuak babesteko ordezkaria) helbidera idatzizko jakinarazpen bat bidaliz, bere nortasuna egiaztatzen duen agiri bat sartuta, edo Udalaren egoitza elektronikoan horretarako eskuragarri dagoen kudeaketa elektronikoa hasiz. Informazio gehiagorako: www.getxo.eus/datuak

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +