Getxo, Europako 2014ko Hiri Onena

2014. urtean, Kirolaren Europako Hiriaren saria jaso zuen Getxok. Udalerriak Europako 25.000 eta 500.000 biztanle arteko 17 herrirekin partekatu zuen saria. Saria Kirolaren Hiriburuen eta Hirien Europako Elkarteak (Aces Europe) ematen du urtero, eta, besteak beste, honako hauen inguruko alderdiak aintzat hartzen ditu: kirolaren bidez osasuna hobetzea adin guztietan; ekitaldiak eta txapelketak antolatzea; jarduera fisikoaren bitartez sustatzeko, berritzeko eta gizarteratzeko programak; eta, azkenik, hiriak eskaintzen dituen ekipamenduak.

Saria medio, Getxok beste jarduera batzuk bultzatu zituen -denboran zehar mantendu eta hobetu direnak-, biztanleriaren sektore guztiei zuzenduta, eta, bereziki, udal-erakundeak estrategikotzat identifikatutakoei; hau da, kirola are gehiago hedatzea beharrezkoa dutenei: adinekoak, ikasleak, gazteak eta emakumeak.

Modu berean, udalerriko klubak protagonistak izan ziren urte berezian. Getxo Kirolakeko teknikariek horiekin hertsiki egin zuen lan kirolarientzat zein bizilagunentzat oso erakargarria izan zen ekitaldien programazioa ixteko.

Ildo horretan, besteak beste, honako hauek burutu ziren: nazioarteko skate txapelketa, nazioarteko errugbi-klubaren bisita, gure inguruneko hainbat futbol eta saskibaloi klubak parte hartutako topaketak, herri kirolak edo kirol-jarduera inklusiboak.

Dokumentuak

  • Ikus Europako Kirol Hirirako Getxoren hautagaitzaren dossierra.
  • ikus Getxoren dossierra, Kirolaren Europako 2014ko Hiri Onena.
  • Ikus ACES Europe-ren ebaluazioa, Kalitatezko Urrezko Zigilua.
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +