Berriak

Talde Lehiaketa - 2019

2018/12/18

Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 2019ko Talde Lehiaketan parte hartzeko epea dagoeneko zabalik dago. Lehiaketa uztailaren 3tik 6ra izango da 43. Jazzaldiaren barruan eta izena eman nahi duten bandek otsailaren 9ko 13:00era arte egin dezakete.

Edozein jazz estilotako bandei zuzenduta dago lehiaketa. Parte hartu ahal izateko, taldekide guztien gehienezko adina 30 urtekoa da, 2019 urtean betetzekoa eta inskribatzeko orduan egiaztatu beharrekoa. Lehiaketaren arauak eta izena emateko on-line formularioa dagoeneko eskura dago www.getxo.eus/jazzgetxo webgunean.

Guztira, lau talde aukeratuko dira finalean lehiatzeko. Horietako bakoitza jazzaldiaren lehenengo lau egunetan jardungo dira eta talde irabazleak azken egunean berriro ere arituko da.

Sariak

Sariei dagokienez, 4.300 euro jasoko dituzte irabazleek eta disko bat grabatuko zaie zuzenean. Bigarren sariari 1.800 euro dagozkio eta, azkenik, bakarlaririk onenak 900 euro irabaziko ditu.

Halaber, finalerako hautatutako lau bandek 1.000 eta 2.000 euro bitarteko laguntzak jasoko dituzte dieta gisa (bidaia egiteko, egile-eskubideak ordaintzeko…) eta egonaldia antolatzaileen kontura izango da. Sariez gain, ohi denez, irabazleek Lovainako (Belgika) B-Jazz eta Eivissa Jazz jaialdietan parte hartuko dute, Getxo Jazzek horiekin duen akordioari esker.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +