Immigrazioa

EUSKARA IKASTEKO HASTAPEN IKASTAROAK ETORKINENTZAT ETA BERTOKOENTZAT

Kaixo lagun:

Getxotar askok ez daki euskaraz edo apur bat baino ez. Horietako askok seme-alabak izan dituzte eta hezkuntza sistemari esker ume horiek euskara ikasten ari dira. Beste batzuk, lanagatik, lagunengatik, inguruagatik, komunikabideen bidez edo jai eta ospakizunen bidez izan du euskararekin harremanetan jartzeko aukerarik. Beste batzuetan hurbilpen hori oraindik ez da gauzatu. Horregatik, bitartekoak jarri nahi ditugu zure esku, hurbilpenetik haratago, orain, zurea ere baden herri honetako berezko hizkuntza, euskara, ikas dezazun.

sagarra

Horretarako, euskara ikasteko edo dakizun euskara hobetzeko bidaltzen dizugu Getxoko euskaltegiek eskaintzen dituzten ikastaroei buruzko informazioa: betiko ikastaroak baina baita autoikaskuntza ikastaroak, azken finean, euskara-laguna izan zaitezen lagunduko dizuten ikastaroak.

EUSKARA IKASTAROAK

Urritik ekainera. Matrikula irailean. Matrikulatzeko euskaltegietara joan behar duzu. Prezioak: galdetu euskaltegietan.

 

Euskara ikasteko diru-laguntzak:

ð  Getxoko Udala: getxotarrentzat. Baldintza ekonomikoak eta asistentzia bete behar. www.getxo.eus/euskara

ð  Bizkaiko Foru Aldundia: Euskara Eskura Txartela. Euskara ikasle bizkaitarrentzat. www.bizkaia.eus/euskaratxartela

ð  HABE: HABEren mailaren bat edo baliokidea gainditu behar. www.habe.euskadi.eus

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +