2005ean abiatuta, Getxoko Udalak eta Uribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitateak, inguruko 120 euskaldun zaharri grabaketak egin zizkien.
Grabaketetan jazotzen zenarekin, ikastetxeetarako eskola-materiala egin ahal izan zen.
“Zer ikusi, ha ikasi” eskolarako materiala 4 liburu eta DVDak osatzen dute. Lehen hezkuntzako ziklo bakoitzerako liburu bat eta DVDan ziklo guztietako eduki guztiak bertsio inprimagarrian.
“Zer ikusi, ha ikasi”ren helburua bikoitza da; Getxo eta Uribe Kostako ezagutza hobea lortzea eta inguruetako euskalkia ezagutzera ematea DVDan jasotako bideo eta audio txatalen bitartez.
- Zer Ikusi, Ha Ikasi (0 -6 urte)
- Zer Ikusi, Ha Ikasi (6 - 8 urte)
- Zer Ikusi, Ha Ikasi (8 - 10 urte)
- Zer Ikusi, Ha Ikasi (10 - 12 urte)