GOTZON ELORTZAREN DOKUMENTALAK

GOTZON ELORTZAREN DOKUMENTALAK

Getxoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Uribe Kostako mankomunitateak, Gernikako Udalak eta Bermeoko Udalak Gotzon Elortza (Bilbao, 1923) zinegileak egindako hiru filme - Aberria (1963), Ereagatik Matxitxakora (1963) eta Bermeotik Gernikara (19?)­- berritu zituen 2010ean.

 Filmak, frankismoaren garai gogorretan izkutuan  filmatu zituen Gotzon Elortza getxoztarrak Parisen bizi zela. Pelikula hauek, Euskadiko filmategian zeuden gordeta eta   Filmategia ez zen ausartzen berriztatzen.

 Filmeek zuten garrantzia ikusita, hauek zaharberritzea merezi zuela ikusi zen.

 Zaharberritze lanak, Bartzelonako laborategi batek egin zituen eta argi geratu da euskaraz pentsatu eta egindako lehen dokumental hauen balioa

 -          Arlo historiko-etnografikoa: Gotzon Elortzaren filmeek, Bizkaiko kostaldeko eta Busturialdeko herrien errepasoa egiten dute, batez ere. Getxoko, Gernikako, Bermeoko hainbat paraje, herritar eta lanbideen ikuspegi zabala eskaintzen du, eta beste hainbat herrietako (Armintza, Lagako hondartza, Bakio, Mundaka…) ikuspegia erakusten du. Ereagatik Matxitxakora (1960) eta Bermeotik Gernikara (19?) filmeek joan den mendeko 60ko hamarkadan Bizkaia nolakoa zen ikuspegia eskaintzen dute. Aberria (1963) filmean, berriz, Valentin Enbeita eta Jon Lopategi Bertsolariak eta Victor Olaeta dantzaria azaltzen dira; guztiak, euskal kulturaren munduan, eta Bizkaian batez ere, garrantzia izugarria izan duten pertsonaiak.

-          Hizkuntzaren ikuspegia: Gotzonen lan hauek garrantzia izugarria dute euskalgintzaren arlora begiratuta. Euskaraz pentsatutako eta ekoiztutako lehenengo dokumentalen aurrean gaude. Gerra zibilaren aurretik “Au Pays des Basques” filmean adibidez, bertsolariak eta abeslariak entzun daitezke euskaraz kantatzen baina filma frantsesez egindakoa da eta intertituloak hizkuntza horretan daude idatzita.

-          Zinearen ikuspegia: Gotzon Elortzak 16mm.-tan errodatu zituen bere filmak. Pelikula mota honek kalitatea bermatzen du, eta Elortzaren kasuan nahiko ongi gorde da irudien kalitatea. Argazkilaritza ederki menperatzen zuela nabarmena da, irudiek argi aldetik duten kalitateagatik. Bizkaia bukoliko eta baserri girokoa soilik islatu zuen bere filmeetan. Film hauek, gainera, ez ziren modu ohikoan egin. Elortza Parisen bizi zen garai hartan eta bere kamararekin muga zeharkatu eta filmak errodatzen zituen. Modu amateurrean eginda zeudenaren adibidea, filmeetako ahotsa Gotzon Elortzarena berarena dela da.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +