“Herri baten altxor preziatua da bere nagusien oroimena. Sentimentuak ura lez, larregi lurperatute loitzen direz” Hori da “Getxo akordaten naz II”aren amaierako mezua eta horri jarraituz, argitaratu zen 2010ean.
48 minutuko dokumental hau, aurrekoaren segida da eduki berriekin. Hemen, gaiak hezeguneak, sendabelarrak, sorginak, trena, Euskara, umetako jolasak, jaiak eta abar dira.
Dokumentalean Uribe Kostako jatorrizko hizkuntza aldaera entzun ahal da euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin.
Informatzaileak
* Kepa Ibarra
* Jokin Agirregoikoa
* Rosa Kaiero
* Kontxi Onaindia
* Lola Muñoz
* Ramón Bilbao Beaskoetxea
* Carmen Sanchez
* Anton Aresti
Ekoizlea: Jokin Aspuru
Gidoia eta elkarrizketak: Fredi Paia
Errealizadorea: Fermin Aio
Zuzendaria: Aitor Gisasola
Getxoko Udalak babesle gisa hartu zuen parte.