Berriak

Haurren aurrean, helduok heldu

2021/11/10

Haurren aurrean, helduok heldu

Haurren aurrean helduok heldu ekimenaren hartzaileak haurren inguruan dabiltzan helduak badira ere, ume eta gazteekin ere lanketak egiteko aukera ematen digu. Hortaz, eskoletan ikasleekin lantzeko zenbait jarduera proposatuko ditugu.

16 urte azpikoek ariketan parte hartu ezin badute ere, euren inguruan gertatzen diren hizkuntza praktikei buruzko lanketa egin eta gurasoen zein inguruko helduen ariketa xaxatzeko eta hausnarketak bultzatzeko rola izan dezakete.

3-12 urteko adin tartean dauden haurrekin lantzeko proposamenak egingo dira jarraian, adin tarteka banatuta.

Zeintzuk dira jarduerak? begira

Materiala:

Jarduerak

Getxon ariketa praktikoa egiteko identifikatutako hainbat gune izango dira, hala nola, herriko eskola guztietako sarrera-irteerak ; Fadura eta Gobelako kiroldegiak; Iturgitxi, Gernika, Malakate, Santa Ana eta Bidezabal parkeak eta San Nikolas, Algorta Geltokia eta Bidezabalgo plazak. “Gune horietan guztietan, ekimenaren iruditegia duen elkartze-puntu bat egongo da eta ariketari nolabaiteko babesa eta ikusgarritasuna emateko, parte hartzaile helduek pegatina bat jarri beharko dute. Horrez gain, ekimenean parte hartzen duten helduak aktibatzeko ekintza desberdinak antolatuko dira. Esate baterako, azaroaren 26an eta abenduaren 3an helduen arteko ginkanak egingo dira Malakaten, San Nikolas plazan eta Santa Eugenia plazan, eta tailerrak eta jolasak ere. Kaleko eta eskoletako espazioez gain, etxea ere izango dela ariketa egiteko gune”, amaitu du Mikel Astorki, Bizarra Lepoan elkarteko kideak.  

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +