2024/10/3
Ezagutu nahi duzu Getxo bere izenez?
Klikatu irudian bideoa ikusteko
Toponimia ibilbideak euskaraz izango dira eta parte hartzen duten pertsonen ulermen mailara egokitzen saiatzen gara eman beharreko informazioa.
Ibilbideak doakoak dira. ikastetxeek, euskaltegiek eta horrela eskatzen duten elkarteek edo talde antolatuek, nahierara izango dituzte bisitak.
Beheko taulan iragarritako bisitak herritarrei zuzenduta daude.
Bisitetarako gutxieneko pertsona kopurua: 4 lagun
Ibilbideak doakoak dira baina bisita data baino arinago deitzea eskatzen da
|
EGUNA |
IBILBIDEA |
IKUS IBILBIDEA |
ABIAPUNTUA |
ORDUA |
IRAUPENA |
DISTANTZIA |
| URRIAK 9 | ANDRA MARI LABURRA | Andra Mari | Andra Mariko eliza | 18:00 | Ordu 2 | 2.000 metro |
| URRIAK 14 | NEGURI | Neguri | karmengo elizan | 18:00 | Ordu 2 | 1.900 metro |
| URRIAK 22 | PORTU ZAHARRA | Portu Zaharra | San Nikolas plaza | 18:00 | Ordu 2 | 500 metro |
| URRIAK 29 | AREETA | Areeta | Zubiko plazan | 18;00 | Ordu 2 | 1.500 metro |
Informazio gehiago eta izenemateak: getxo.toponimia@gmail.com helbidean eta 627 899 320 telefono zenbakian. (urriaren 1etik aurrera).
Toponimia ezagutzeko ibilbide gidatua hauek Foru Aldundiaren Bizkaikoa erakundeak koordinatzen dituen Europako Ondare Jardunaldien barruan sartzen dira eta udaleko euskara zerbitzuak antolatzen ditu urtero Getxoko historia, kultura, geologia edo eta fauna hobeto ezagutzera emateko beti ere herriko toki-izenak erreferentziatzat izanda.
2-3 ordu arteko denboraz, gutxi gorabehera pare bat kilometroko ibilbideetan eta gidari trebatua lagun astero, urriko arratsaldetan ibilbide bat egitea proposatzen da.