Berriak

Eskola orduz kanpoko jardueretan

2021/06/18

Eskola orduz kanpoko jardueretan euskara sustatzeko diru-laguntzak

Datorren ekainaren 27ra arte zabalik egongo da 2021/2022 ikasturtean eskolaz kanpoko jardueretan euskara sustatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea, gazteen eta haurren euskalduntzean eragite aldera. Guztira 40.000€ aurreikusi dira, bost lerrotan banatzeko. 

Lehengo lerroa, 5.000€-rekin, hizkuntza-murgiltze laburreko jarduerak laguntzera bideratuta dago, hala nola barnetegiak edo eguneko irteerak. Bigarren lerroak, 10.000€-rekin, aldi luze batean euskararen erabilera aktiboa bilatzen duten ekimenak bultzatuko ditu, esate baterako antzerkia, bertsoak edo berbodromoak. Hirugarren lerroa, 5.000€-rekin, errefortzu klaseetarako izango dira, euskara mailagatik beraien formakuntza prozesuan atzean geratzeko arriskuan daudenak laguntzeko. Laugarren lerroak 15.000€ bideratuko ditu euskaraz garatzen diren ohiko jardueretara, horien artean, futbola, saskibaloia, xakea... eta bosgarrenak 5.000€ Euskararen Eguna, euskal astea  bezalako ekitaldiak antolatzeko. 

Informazio gehiago: hemen

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +