Berriak

"Gurot 2020" lehiaketako

2020/12/28

Oier Molinuevo, Aratz Moral, Xabier Etxebarria eta Unax Lafont getxoztarrak "Gurot 2020" lehiaketako irabazleak Bizkaian

Oier Molinuevo, Aratz Moral, Xabier Etxebarria eta Unax Lafont getxoztarrek, Algortako San Nikolas Ikastolako ikasleek, irabazi dute "2020ko Gurot!" Euskal Galderen Unibertsoa” lehiaketa "Ripbisitzas" izenarekin, beraiena izan baita bai Getxon bai Bizkaia mailan lehiaketan puntu gehien lortu duen taldea. Irantzu Uriarte Euskara zinegotziak 75 euroko txeke bana eman die (Getxoko irabazle gisa) eta iPhone bat (Bizkaiko irabazle gisa).

Getxoko bigarren saria Ane Amezaga, Noa Gonzalez eta Paula Benavides Aixerrota Institutuko ikasleentzat izan da; "MCDC" izeneko talde honek 25 euroko txekea jaso du eta hirugarren postuan geratu da Bizkaia mailan.

“Gurot! Euskal Galderen Unibertsoa" trivial moduko jolasa da, eta gazteen artean euskararen erabilera bultzatzea du helburu, izen bereko aplikazio mugikor baten bidez. Pandemiak eragindako zailtasunak gaindituz, Getxoko Udalak, Erandioko, Leioako, Mungiako eta Gernikako udalekin eta Uribe Kostako eta Txorrierriko mankomunitateekin batera, lehiaketa honen beste edizio bat deitu zuen aipatutako udalerrietako 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.

Informazio gehiago eta aplikaziorako sarbidea www.gurot.eus webgunean.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +