Berriak

Euskaraldian

2020/10/08

kartela

Zabalik norbanakoek Euskaraldian parte hartzeko

 

Zabalik da dagoeneko Euskaraldiaren bigarren edizioan norbanakoek parte hartzeko izena emateko epea. Aurrekoan bezala, udalerrian, Getxoko udalak eta Egizu eta Bizarra Lepoan elkarteek sustatutako kanpainaren bitartez, herritarrak animatu nahi dira euskararen erabilera sustatzea helburu duen ohiturak aldatzeko hizkuntza-ariketan parte hartzera. “Herritarrak animatu nahi ditugu Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzera, denon artean euskararen erabilerari beste bultzada bat emateko. Aldi berean, oso positibotzat jotzen dugu udalerrian entitateek parte hartzeko eman duten erantzuna, denon esfortzua beharrezkoa delako”, aipatu du Irantzu Uriartek, Euskara Zerbitzuko zinegotziak.

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean izango den ariketan, aurrekoan bezala, norbanakoek AhoBizi (Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz uneoro), Belarriprest ( euskaraz egoeraren arabera) edo Irribizi (euskararen aldeko jarrera, nahiz eta ez jakin) izateko konpromisoa hartu ahal izango dute. Hori adierazteko, aurreko edizioan banatutako txapak berriro janzteko eskatu dute antolatzaileek, eta txaparik ez daukanak etxean jasoko du www.getxoztarrak.eus webgunearen bidez hala eskatzen badu.

- Aldizkari berezia Euskaraldiari buruz: Getxoberri

Izenematea online

Egungo edizioan parte hartzeko izena eman behar da berriro, nahiz eta lehenengoan izena emanda eduki, eta oraingoan, osasun egoera dela eta, ahal den guztietan, hori online bidez egitea eskatzen da.

Izenematea egiteko: https://getxoztarrak.eus/eu/izena-eman

135 Arigune

Bestalde, gogoratu behar da 135 entitatek (izenematea luzatu ondoren) eman dutela izena herrian Arigunea (euskaraz eroso eta lasai aritzeko gunea) izateko konpromisoa hartuz. Horien artean daude Udalak berak eta erakunde autonomo guztiek eta hori adierazteko pankartak eta adierazleak jarri dira egoitzetan.

Getxoko Udal Egoitza Euskaraldian

Getxo Kirolak Euskaraldian

Getxoko Udala Euskaraldian

Musika Eskola Euskaraldian

Bizipenak eta desioak (2019ko abenduaren 3an, Euskara egunean, egin zen Euskaraldiaren aurkezpena):

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +