Berriak

28.800€ onartu ditu udalak

2020/06/23

28.800€ onartu ditu udalak baliabide ekonomikorik ez duten getxotarrentzat euskara ikasteko

Udalak aurten 50.600€ zuzenduko ditu euskara ikastea, ezagutzea eta erabiltzea sustatzeko diru-laguntzetara, hainbat alorretan banatuta. Horietatik zenbateko handiena, 28.800€koa,  izango da euskara ikasi nahi eta baliabide ekonomiko nahikorik ez dutela frogatzen duten getxotarrentzat. Bestalde, 6 eta 15 urte bitarteko ume eta gazteen klaseetarako 15.800€ izango dira. Bi kasuetan, eskaerak aurkezteko epea datorren irailaren 30ean amaituko da. 

Gainera, aurrekoetan bezala, 1.000€ onartu ditu Udaleko eta erakunde autonomoetako langileek eta zinegotziek euskara ikasteko. Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 31ra  ere amaituko da. 

4.000€ izango dira gidabaimena ateratzeko azterketa euskaraz egiten duten 17 eta 23 urte bitarteko gazteentzat. Kasu hauetan eskaerak aurkezteko epea abenduaren 31an amaituko da. Beste 1.000€ elkarteetako aisialdiko begirale eta zuzendari agiria lortzeko euskaraz, eta eskaerak aurkezteko epea abenduaren 31an amaituko da. 

Aldi berean, 7.000€ bideratuko dira, errotuluak, olanak, pertsianak, biniloak eta ibilgailu komertzialak euskaraz ipintzeko. Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 31an amaituko da enpresentzat. Diru-laguntza horiekin batera, Udalak beste zerbitzu batzuk mantenduko ditu euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, tartean, itzulpen zerbitzua, aholkularitza, ekitaldietarako aurkezle euskaldunen zerbitzua, eta merkatariei nahiz ostalariei doan eskaintzen dizkien itzulpen eta maketazio zerbitzuak. 

Informazioa: http://www.getxo.eus/eu/euskara/subvenciones-ayudas/subvenciones-ayudas-euskera 

Euskal kultura sustatzea

Bestalde, euskal kultura sustatzen duten ekintzak antolatu edo garatzen dituzten pertsona eta elkarteen artean udalak beste 31.650€ banatzea onartu du. Hain zuzen ere, Olentzeroa dela eta antolatzen diren ekitaldietarako 20.450€ zuzenduko dira, eta eskaerak aurkezteko epea urriaren 13tik 20ra arte egongo da zabalik. Beste ildorako 11.200€ izango dira, lokal baten gastuetarako, bertan euskara edo euskal kultura sustatzen duten ekimenak abian jartzeko. Eskaerak aurkezteko epea 10 egunekoa izango da BAOn argitaratzen denetik. 

Eskola-orduz kanpoko jarduerak

Azkenik, 40.000€ izango dira ikastetxeek antolatzen dituzten eskola-orduz kanpoko jardueretan euskara sustatzeko diru-laguntzetarako. Proiektuak aurkezteko epea datorren ekainaren 30ean amaituko da

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +