Berriak

EUSKARALDIA 2020 GETXON

2020/06/22

prozesuak ondorengo pausuak izango ditu: IKUS BIDEOA

  • ENTITATEKO arduradunak/ek EUSKARALDIAN parte hartzea erabaki behar dute.
  • ARIGUNEen azterketa egin behar dute. Horretarako, hemen tresna
  • Entitateak izena ematen du 2020ko EUSKARALDIAn

BALDINTZA:

Entitate moduan parte hartzeko baldintza, gutxienez ARIGUNE bat osatzea da

ZER DA ARIGUNEA?

Elkarte, kirol talde, kultur talde, denda, taberna, enpresa…batean, aurretik eratuta dagoen espazioa edo taldea da ARIGUNEA. Eta era berean hikzuntza ohiturak aldatzeko baldintzak batetzen dituztenak

ARIGUNE MOTAK

  • BARNE ARIGUNEA: entitatearen barruko langile edo partaideek (batzuk edo guztiek) euskaraz aritu ahal diren espazioa.
    • Baldintza: Taldea osatzen duten guztiek (%100) euskara ULERTU behar dute gutxienez
    • Barne Arigunea osatzeko gutxienez pertsona 2 behar dira
    • Arigunea osatuko dutenen %80a ados egon behar da EUSKARALDIAk dakarren ariketa sozialarekin
    • KANPO ARIGUNEA
      • Kanpora begira diharduen pertsona edo taldeak osatzen du  kanpo arigunea
      • Gutxienez pertsona bat behar da kanpo arigunea osatzeko
      • Kanpo arigunearen adibiderik argiena denda edo taberna bateko saltzailea, erakunde bateko harrera egilea eta abar izan ahal dira.

ETA GETXON HASI GARA


Informazio gehiagorako getxoztarra.eus

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +