Berriak

Eman euskara zure seme-alabei

2019/02/25

Zer da Emangiltza?

emangiltza.eus

Hizkuntza-ohiturei begira, gurasoak giltza zareten neurrian eragin handia daukazue, baina era berean umeak eleaniztasunean hezteko orduan zalantza, beldur eta kezka asko izaten dituzue. Webgune honetan gomendioak, aholkuak, tresnak eta baliabideak eskaini nahi dizkizuegu, hizkuntzak transmititzeko dituzuen kezka, zalantza edota beldur horiek uxatzeko . Eman euskara zuen seme-alabei! EMANGILTZA!

www.emangiltza.eus

Getxoko baliabideen gida

GIDA

Transmisioari begira, Getxon ditugun baliabide iteresgarriak aurkituko dituzu gida honetan.

GIDA

Sendi, tailerrak eta ekintza konpartituak familiarentzat

Tailer eta ekintza konpartituak familia osoarentzat. Olgetan euskaraz: gurasoak seme-alabekin batera kantatzeko eta jolasteko taldeak (talde batzuetan euskaldunak baina beste batzuetan euskaraz ez. Binbili Bonbolo: seaska kantak, haur-hizkera... ikasteko eta lantzeko taldeak (0-18 bitarteko seme-alabak).

 

 www.egizu.eus

Logo Sendi

644 277 155 | sendi@egizu.eus | Martikoena 16, 2-3, 48992 Getxo. Facebook @sendiproiektua Twitter @SendiGetxo

Ku-ku, hitzak, abestiak ikasteko gida erraza

Ku-ku! liburuxka gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazioan laguntzeko gida praktikoa da. Bertan hiztegitxo bat, akats ohikoenak eta seme-alabekin gozatzeko jolasak eta abestiak bildu dira.

Kuku azala

Gida

Emaiozu bizia, haurdun dauden gurasogaientzat

 

Emaiozu bizia

Gurasoak hizkuntza transmisioaren garrantziaz jabetzeko, haurdun dauden gurasogaientzako egitasmoa da Emaiozu bizia eta helburu du hizkuntza ohituren gaineko hausnarketa bultzatzea erditzea aurretik.

LIBURUXKA

Euskara, gure etorkizuna

Euskara gure etorkizuna

Eskolaratzeari buruzko informazio baliagarria aurkituko duzu hemen, zuen semea-alaba ikastetxe batean matrikulatu behar duzuenerako.  Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +