Berriak

Euskara gure etorkizuna

2019/01/17

Euskarazko irakaskuntzaren alde

Ondorengo SPOT honetan Getxoko ume eta gaztetxo batzuk hainbat arrazoi emango dizkigute euskarazko irakaskuntzaren alde.

Eskerrik asko parte hartu duten guztiei, bereziki, San Ignacio Ikastetxeari.

MATRIKULATU ZURE SEME-ALABAK EUSKARAZKO EREDUETAN

Seme-alaben eskolaratzeari buruz, gurasoek dituzten zalantzei erantzuteko asmotan, Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak 7 bideo labur ipintzen ditu gurasoen esku. Bideo horiek Iñaki Eizmendi pedagogoak eta soziolinguistikan adituak Getxon emandako hitzaldi-zatiak dira eta gurasoen zalantza ohikoenei erantzun nahi diete. Hauexek dira 7 bideo horiek:

Dakigun euskara erabili behar dugu?

Bikotekideak ez daki euskaraz. Zein hizkuntzatan hitz egin behar diegu seme-alabei?

Etxeko lanekin zelan lagundu?

Hizkuntza asko ikastea ona da?

Eskolaz kanpoko ekintzak garrantzitsuak dira?

Zein hizkuntza eredu aukeratu?

Egokia da seme-alabei hizkuntza batean baino gehiagotan hitz egitea?

 

MATRIKULAZIOA GETXON IKASTEREDUKA

Jakin nahi duzu zer diren irakaskuntzako "ereduak"? Ezagutu nahi dituzu Getxoko matrikulazio datuak, ikastereduka, Haur eta Lehen Hezkuntzan, 2018-19 ikasturtean? Erantzunak txosten labur honetan aurkituko dituzu:

Matriculación en Getxo

IKUSI TXOSTENA

GETXON DITUGUN BALIABIDEAK

Euskara irakastearen ardura ezin zaio eskolari bakarrik egotzi. Eskola orduz kanpoko jardueretan ere euskaraz egitea ezinbestekoa da. Txostentxo honetan Getxon ditugun hainbat baliabide jaso ditugu baliagarria izango zaizulakoan: IKUSI TXOSTENA

ESKERRIK ASKO IRRIBIZI

Getxoko Irribiziei egindako omenaldi sentikorra. Irribiziak dira euskara jakin gabe euren seme-alabak euskaldundu dituzten getxotarrak. Nahiz eta zeuk ez jakin edo ondo ez jakin, lan handia egin dezakezu zure seme-alabek euskara ikasi dezaten!

 

 

 

 

 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +