Irakaskuntza euskaraz
2 eta 3 urteko umeen matrikulazioa ikastetxeetan
EUSKARA, gure etorkizuna
Euskarazko irakaskuntzaren alde; matrikulatu zure seme-alabak euskarazko ereduetan
irudian klikatu kanpainaren bideoa ikusteko
ERNE, AURREMATRIKULAZIOAZ JAKIN BEHAR DUZUNA:
- Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:
- On-line: 2021eko urtarrilaren 18tik 29ko 24:00etara arte.
- Aukeratutako lehenengo ikastetxean: idazkaritza ordutegian, 2021eko urtarrilaren 18tik 29ra.
Estos vídeos pueden ser de utilidad
“Dakigun euskara erabili behar dugu?” |
“Bikotekideak ez daki euskaraz. Zein hizkuntzatan hitz egin behar diegu seme-alabei?” |
Etxeko lanekin zelan lagundu?” |
“Hizkuntza asko ikastea ona da?” |
“Eskolaz kanpoko ekintzak garrantzitsuak dira?” |
“Zein hizkuntza eredu aukeratu?” |
“Egokia da seme-alabei hizkuntza batean baino gehiagotan hitz egitea?” |
ESKOLA ORDUZ KANPO EUSKARAZ
Euskara irakastearen ardura ezin zaio eskolari bakarrik egotzi. Eskola orduz kanpoko jardueretan ere euskaraz egitea ezinbestekoa da.
Ikusi baliabideen gida: gida
DBH amaitzen duten gazteak
DBHko ikasketak amaitutakoan ikasleek euskaraz egiten jarraitzea da Getxoko Udalak, Alkarbide, Bizkaiko Foru Aldundia eta EUDELekin batera, abian jarritako Nahi dudalako lelopeko kanpainaren helburua. Kanpainan Bizkaiko 16 udalek eta bi mankomunitatek hartzen dute parte.
www.nahidudalako.eus webgunean, Bizkaian dagoen euskarazko hezkuntza eskaintzaren berri (Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Unibertsitatea) azaltzen da. Euskaraz ikasten jarraitzea abantaila garrantzitsua da, lana bilatzeko zein lan harreman-sareak sendotzeko.